Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak uda ikastaroa

Euskal Hedabideen Behategiak eta Udako Euskal Unibertsitateak #ElkarEkin “Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak: proposamen bat lantzeko unea” ikastaroa (uztailak 8-9) prestatu dugu. Garazi Goiaren eta Josu Amezagaren arteko solasaldiarekin abiatuko dugu lehen eguna; ondoren, “Publiko berriak, euskaldunentzako komunikabideak edo euskalduntzeko komunikabideak?” mahai-inguruan bilduko dira Lander Arretxea, Enara Eizagirre, Garikoitz Goikoetxea eta Aritz Martinez de Luna;…

Euskal hedabideen kartografia: audientziak

2015eko urtarrila eta uztaila bitartean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako inkestaren arabera, 891.000 pertsonako audientzia dute euskal hedabideek egunero edo astean 3 edo 4 aldiz. Noizean behineko kontsumoa egiten omen du, aldiz, 530.000 lagunek. Aurreko eguneko euskal hedabideen kontsumoaz galdetuta, berriz, 773.000 lagunek adierazi zuten euskarazko hedabideak kontsumitu izana, eta horietatik 467.000 lagunek 10 minutu baino…

Euskal hedabideen kartografia: enpresen erradiografia

Hekimeneko 57 enpresek 530 zuzeneko lanpostu sortzen dute. Zuzenean kontratatutako langileez gain, kolaboratzaile, freelance eta boluntarioak ere badituzte hedabideok: 600 kolaboratzaile inguru, gehienak aldizkari eta egunkarietan, eta 1.000 boluntariotik gora, gehienak tokiko hedabideetan. Langileen erdia baino gehiago, ia hamarretik sei, emakumezkoak dira (%58,3). Baina aldeak daude hedabideen izaeraren arabera: hedabide nazionaletan gehiago dira gizonezkoak (%51),…