BEHA ikerlerroa abian “Euroeskualdeko hiritartasuna” 2021 proiektu deialdiari esker

“Euroeskualdeko hiritartasuna” 2021ko proiektu deialdiaren ebazpena argitaratzeaz bat abiatu da Euskal Hedabideen Behategiaren BEHA ikerlerroa: “Euskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko proposamena: euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko ariketa”. BEHA proiektuak euskarazko hedabideen audientzia digitala neurtzeko sistema ebaluatzea bilatzen du, batetik; eta sistema hori eguneratzea, bestetik. Neurgailu berriak daude merkatuan (Google Analytics 4 esaterako) eta neurtzeko…

Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak uda ikastaroa

Euskal Hedabideen Behategiak eta Udako Euskal Unibertsitateak #ElkarEkin “Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak: proposamen bat lantzeko unea” ikastaroa (uztailak 8-9) prestatu dugu. Garazi Goiaren eta Josu Amezagaren arteko solasaldiarekin abiatuko dugu lehen eguna; ondoren, “Publiko berriak, euskaldunentzako komunikabideak edo euskalduntzeko komunikabideak?” mahai-inguruan bilduko dira Lander Arretxea, Enara Eizagirre, Garikoitz Goikoetxea eta Aritz Martinez de Luna;…

Euskal hedabideen kartografia: ekoizpena

Hekimeneko partaide diren elkarteek, guztira, 50 egunkari edota aldizkari ezberdin argitaratzen dituzte paperean, eta astean 2.200 orritik gorako ekoizpena kaleratzen dute; 50.000 bat orrialde urtero. Orotara, urtean ekoitzitako orrialde kopuruaren %40 tokiko aldizkariei dagokie, eta %28 Berria egunkariari. %13 tokiko egunkariei, zertxobait gutxiago aldizkari espezializatuei (%12) eta %7 aldizkari orokorrei. Hartara, 31 milioi orrialde baino…