BEHA ikerlerroa abian “Euroeskualdeko hiritartasuna” 2021 proiektu deialdiari esker

“Euroeskualdeko hiritartasuna” 2021ko proiektu deialdiaren ebazpena argitaratzeaz bat abiatu da Euskal Hedabideen Behategiaren BEHA ikerlerroa: “Euskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko proposamena: euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko ariketa”. BEHA proiektuak euskarazko hedabideen audientzia digitala neurtzeko sistema ebaluatzea bilatzen du, batetik; eta sistema hori eguneratzea, bestetik. Neurgailu berriak daude merkatuan (Google Analytics 4 esaterako) eta neurtzeko…

«Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta» ikastaroa

«Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta» UEUren ikastaroan izena emateko azken egunak izango dira aste honetakoak; beraz, eman begiratu bat egitarauari, gorde datak, eta eman izena ziztu bizian! Euskarazko komunikazioaren ekosisteman parte hartzen duten komunikabideei erreparatzeko mintegi esploratzaile bat proposatzen dizuegu. Bertan, hiru dinamizatzaile gonbidatu izango ditugu gurekin Euskarazko Hedabideen Behategiaren Datutegiak lanketa eta…

BERRIAren komunikazio eskola zabalik

«BERRIA komunikazio eskola» ikastaroa egingo da datorren ekainaren 15ean, ostirala, UPV/EHUren udako ikastaroen baitan. Egun osoko egitaraua prestatu dute, hiru xede argirekin: euskarazko kazetaritzaren beharraz kontzientziatzea, BERRIAren kazetaritza lan moldeak erakustea eta zabaltzea; eta, azkenik, BERRIA publiko zabalari irekitzea eta irakurleei kazetaritzaren gakoak eskaintzea. Izan ere, 2018an, BERRIA Komunikazio Taldeak XV. urteurrena ospatuko du. Hamabost…

Euskal hedabideen kartografia: ekoizpena

Hekimeneko partaide diren elkarteek, guztira, 50 egunkari edota aldizkari ezberdin argitaratzen dituzte paperean, eta astean 2.200 orritik gorako ekoizpena kaleratzen dute; 50.000 bat orrialde urtero. Orotara, urtean ekoitzitako orrialde kopuruaren %40 tokiko aldizkariei dagokie, eta %28 Berria egunkariari. %13 tokiko egunkariei, zertxobait gutxiago aldizkari espezializatuei (%12) eta %7 aldizkari orokorrei. Hartara, 31 milioi orrialde baino…