Streaming plataformak Hego Euskal Herrian, audientzia azterketa

Streaming plataformen Hego Euskal Herriko audientziak aztertu ditu Euskal Hedabideen Behategiak: zenbat herritar da ikus-entzunezko plataformaren bateko harpideduna? Zer plataforma dira zabalduenak? Zer eragin du adinak? Eta hizkuntzen ezagutzak? Galdera horien erantzunak bilatzeko asmoz, komunikabideen audientzia neurtzen duen CIES enpresaren datuak arakatu dira, 2018tik 2021era bitarteko bilakaera hain zuzen —duela lau urte hasi baitziren streaming…

Euskal hedabideen kartografia: audientziak

2015eko urtarrila eta uztaila bitartean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako inkestaren arabera, 891.000 pertsonako audientzia dute euskal hedabideek egunero edo astean 3 edo 4 aldiz. Noizean behineko kontsumoa egiten omen du, aldiz, 530.000 lagunek. Aurreko eguneko euskal hedabideen kontsumoaz galdetuta, berriz, 773.000 lagunek adierazi zuten euskarazko hedabideak kontsumitu izana, eta horietatik 467.000 lagunek 10 minutu baino…