2017. urteak eman duena, begirada bat

2017. urteak eman duenaren kazetaritza errepasoa dakarkigu Alberto Barandiaran Amillanok 2017ko euskal hedabideen urtekarian argitaratuta «Urteak eman duena. Begirada bat» artikuluan. Berrikuste periodistikoan kazetagintzak jasandako zentsura eta kontrol erasoak hartu ditu hizpide, mozalaren mehatxua ez baita, tamalez, ofizioak duen erasotzaile bakarra XXI. mende honetan. Halaber, HEKIMEN euskal hedabideen elkarteko zuzendariak mugarik gabe hazten ari diren…

Euskal Hedabideen Behategira batu da Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Euskal Hedabideen Behategiak 2017ko Urtekaria aurkeztu du gaur, Durangoko Azokan, amaitzen ari den urtean komunikazioaren inguruan gertatutako aldaketen kronika eta begirada sakona. Aurkezpenaren aurretik, kide berri bat batu zaio Behategiari: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak osatu dute, gaur arte, Behategia, Hekimen elkartearekin batera. Ekitaldian lau unibertsitateetako errektoreak eta arduradunak izan…