«Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan» uda ikastaroa

EHUko uda ikastaroen baitan antolatu dugu «Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan» gogoeta. Euskal Hedabideen Behategiak antolatutako bi eguneko hausnarketa proposamena da, HEKIMEN eta NOR Ikerketa Taldearekin batera diseinatua. Izena emateko bi modalitate daude: presentziala edo online zuzenean. Azken lau hamarkadetan aurrerapen handiak izan dira euskarazko komunikazioaren eremuan: euskara hutsezko lau aldizkari eta tokiko irrati bat izatetik,…

Euskal hedabideen sektorearen datuak: zabalpen handia, borondate publikoa eta elkarlanerako asmoa

Irudian paperezko euskal hedabideen zabalpena Euskal hedabideak ia Euskal Herri osoan zabaltzen dira, paperezkoak dira gehienak, eta tokikokak dira hirutik bi. Gehienak Hekimen Euskal Hedabideen Elkartean daude, eta ekoizpen tamaina esanguratsua dute: urtean 57 mila orrialdetik gora eta 30 mila telebista eta irrati emisio ordu sortzen dituzte. Papera, gehiena ordaindutako harpidetzen edo zuzeneko salmenten bidez…