“Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia

Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, posible ote da hedabide eta administrazioaren arteko itun bat? Galdera horri tiraka abiatuko da “Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia datorren otsailaren 22an, asteazkena, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15). Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute,…