Euskal Hedabideen Urtekaria 2018

Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu du Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egindako agerraldian. 2015ean Behategia sortu zenetik hona argitaratzen den laugarren urtekaria da 2018koa eta aurkezpenean Behategiko koordinatzaile Libe Mimenzak ez ezik, urtekarirako artikulu desberdinak idatzi dituzten zenbait irakasle eta ikertzailek ere parte hartu dute. Zehazki, Arantza Gutierrez, Itxaso Fernandez eta Edorta Arana UPV/EHUko irakasleek…

2017. urteak eman duena, begirada bat

2017. urteak eman duenaren kazetaritza errepasoa dakarkigu Alberto Barandiaran Amillanok 2017ko euskal hedabideen urtekarian argitaratuta «Urteak eman duena. Begirada bat» artikuluan. Berrikuste periodistikoan kazetagintzak jasandako zentsura eta kontrol erasoak hartu ditu hizpide, mozalaren mehatxua ez baita, tamalez, ofizioak duen erasotzaile bakarra XXI. mende honetan. Halaber, HEKIMEN euskal hedabideen elkarteko zuzendariak mugarik gabe hazten ari diren…

Euskal Hedabideen Behategira batu da Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Euskal Hedabideen Behategiak 2017ko Urtekaria aurkeztu du gaur, Durangoko Azokan, amaitzen ari den urtean komunikazioaren inguruan gertatutako aldaketen kronika eta begirada sakona. Aurkezpenaren aurretik, kide berri bat batu zaio Behategiari: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak osatu dute, gaur arte, Behategia, Hekimen elkartearekin batera. Ekitaldian lau unibertsitateetako errektoreak eta arduradunak izan…