{"id":24465,"date":"2026-02-25T11:58:24","date_gmt":"2026-02-25T10:58:24","guid":{"rendered":"https:\/\/behategia.eus\/?post_type=urtekaria_artikulua&#038;p=24465"},"modified":"2026-03-03T14:20:43","modified_gmt":"2026-03-03T13:20:43","slug":"9-lea-artibai-mutriku-eta-busturialdeko-hitzaren-eta-hamaikaren-balio-soziala","status":"publish","type":"urtekaria_artikulua","link":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/urtekaria_artikulua\/9-lea-artibai-mutriku-eta-busturialdeko-hitzaren-eta-hamaikaren-balio-soziala\/","title":{"rendered":"9.- Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren eta Hamaikaren balio soziala"},"content":{"rendered":"<p>Ikerketa honek euskarazko bi hedabideren \u2014Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza eta Hamaika Telebista\u2014 balio soziala aztertzen du. Metodologia kualitatiboan oinarrituta, bi hedabideen interes-talde nagusiekin egindako elkarrizketak baliatu dira. Emaitzek erakusten dute bi hedabideek funtsezko ekarpena egiten dutela lurralde-kohesioan, euskararen normalizazioan, kulturaren hedapenean, gizarte-eragileekin elkarlanean edota memoria kolektiboaren eraikuntzan. Ondorio nagusien artean nabarmentzekoa da euskarazko hedabideek, baliabide mugatuak izan arren, gizartearentzat sortzen duten balio sozial eta sozioekonomiko handia.<\/p>\n<p>Aurreko urteetan, euskarazko hedabideen balio soziala neurtzen aritu gara. Berria, Goiena, Argia eta Alea hedabideen balio soziala neurtu ondoren, oraingoan Lea Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza eta Hamaika izan dira ikertutako hedabideak. Bi hedabide horien 2024ko balio soziala ikertu dugu, arreta handiena balio kualitatiboari jarrita. Horretarako hedabide bakoitzaren interes-taldeekin bildu gara, haien arabera hedabide horiek egiten duten ekarpena ezagutzeko.<\/p>\n<p>Hauek izan dira Lea Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza hedabideari buruz elkarrizketatutako interes-taldeak: Lea Artibai ikastetxea, Ibarrangeluko Udala, Berriatuko Udala, 11Barri, EIKA, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Gernika Memoriaren Lekuko, AEK eta Helmugak proiektua.<\/p>\n<p>Hamaika Telebistari dagokionez, honako hauekin bildu gara: Udalbiltza, UEMA, Berria, Naiz Irratia, Gure Esku, Bilgune Feminista, Durangoko Azoka, UEU, Taupa Mugimendua eta erabiltzaile bat.<\/p>\n<p>Artikulu honetako baieztapenak eta iritziak elkarrizketatu horienak dira.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-24645\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-14-11-49.png\" alt=\"\" width=\"555\" height=\"148\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-14-11-49.png 555w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-14-11-49-300x80.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 555px) 100vw, 555px\" \/><\/p>\n<h2>1. Lea Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren balioa<\/h2>\n<p>Lea Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza tokiko egunkariaren jatorrian beste bi egunkari zeuden: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza 2003an sortu zen eta Busturialdeko Hitza 2005ean. 2010ean bateratu ziren.<\/p>\n<h3>1.1. Lurralde-egituratzea eta eskualde izaera<\/h3>\n<p>Hitzak eskualde-izaera elikatzen eta indartzen du, egitura administratiboetatik harago. Lea Artibai eta Mutriku arteko lotura historiko eta naturala sendotu egin da hedabidearen bidez eta herri batzuk gertuago sentitzen dira Hitza dagoelako. Eskualdea bere osotasunean lantzen duen komunikabide bakarra denez, herritarren arteko harremanak edukitzeko komunikabide naturala eta erreferentziala bihurtu da.<\/p>\n<p>Batasun eta kohesio horretaz aparte, Hitzak ezinbesteko funtzioa betetzen du eskualdeko herrien arteko oreka mantentzeko, bereziki nukleo handien eta txikien artean, herri txikiei ahotsa ematen dielako. Hitza ez balego, Gernika bezalako herri handiek \u00abnukleo xurgatzaile\u00bb moduan jokatuko lukete informazio aldetik. Hedabideak, ordea, arreta berezia jartzen die herri txikiagoei, eta haien existentzia eta dinamismoa bermatzen ditu.<\/p>\n<p>Eskualdearen ikuspegi osoaz eta herri bakoitzak duen tokiaz gain, herritarrei ondoko herrian gertatzen denaren berri ematen die (jaiak, errepide mozteak, agenda&#8230;) eta horri esker herrien arteko harremana eta elkar ezagutza sustatzen du.<\/p>\n<p>Horrela, eskualdeko jendearen artean komunitate zentzua indartzen du, eta eragile eta elkarteei bestela iritsiko ez liratekeen lekuetara iristeko aukera ematen die. Ez zaie erronka txikia iruditzen, gaur egungo \u00abtestuinguru globalizatuan\u00bb, non \u00absarritan urruneko edukiak gertuago sentitzen\u00bb diren. \u00abGauzarik estrategikoena da gaur egun\u00bb, elkarrizketatu baten ustez.<\/p>\n<h3>1.2. Euskararen sustapena<\/h3>\n<p>Euskara da kohesio horren oinarrizko lehengaia. Eskualdea euskararen arnasgunea izanik, Hitza \u00abarnasguneen ikono\u00bb gisa ikusten dute. Komunikabideak euskaraz egiteak \u00abnormaltasunaren barruan\u00bb kokatzen du euskarazko jarduna. Hartara, herritarrek informazioa euskaraz jasotzearen onura da hizkuntza horren normalizazioa. Hitza da eskualdean euskararen normalizazioari \u00abekarpen estrategikoa egiten dion komunikabide bakarra\u00bb, euskalgintzan \u00aboinarrizko zutabe\u00bb gisa finkatuta baitago.<\/p>\n<p>Gainera, euskaraz alfabetatu gabeko 60 urtetik gorako jende asko dago eskualdean, eta hauek \u00abez lirateke hasiko euskaraz irakurtzen liburu batetik\u00bb; haatik, Hitza irakurtzen dute. Hori lortzeko, eragin handia du lantokietan zein tabernetan euskarazko prentsa hurbila eskura jarri izanak. Gertuko informazioa jasotzen hasi izanak gero beste eduki batzuetara (liburuetara) saltoa egiteko bidea eman die.<\/p>\n<p>Bestalde, Hitzako edukiak erabilgarri izaten dira edo izan daitezke herriko hizkera \u00abhobeto ulertzeko\u00bb. Elkarrizketatuek ikasteko baliabide izaera aitortu diete eduki horiei, B2 mailatik aurrera eta C1\/C2 mailan. AEKko C1 mailako ikasleei zenbait hilabetez harpidetza digitala doan izateko aukera ere eskaintzen diete. Irakurtzeko ohitura hori sortzeari esker, alfabetatze lan orokortu batek lukeen gastua aurrezten dute gizarteak edo erakunde publikoek.<\/p>\n<p>Horrez gain, \u00abintegrazio tresna\u00bb ere bada Hitza, immigrazio-tasa handia duen eskualde horretan. Komunitatea ehuntzerako orduan, balio transbertsala du, bai bertakoentzat, bai etorri berrientzat, euskalduntzeko eta komunitateko parte sentitzeko tresna esanguratsua baita.<\/p>\n<h3>1.3. Gertutasuna eta kazetaritzaren kalitatea<\/h3>\n<p>Hitza-ren gertutasuna da bere ezaugarririk preziatuena interes-taldeentzat, eta hainbat modutan gauzatzen da. Hitzako kazetariak \u00abbulegoetan itxita\u00bb egon ordez, \u00abherriz herri dabiltza, aurrera eta atzera\u00bb. Presentzia fisiko horrek herritarren edota eragileen eta kazetarien arteko harremana \u00abnaturala, hurbilekoa eta erraza\u00bb izatea dakar. Eskualdeko edozein ekimen sortzen denean, \u00abjendeak berez jotzen du Hitzara\u00bb, eta \u00abhedabideak prestutasun osoa erakusten du adi egon eta oihartzuna emateko\u00bb.<\/p>\n<p>Alde horretatik, prentsa agentzia \u00abherritarra\u00bb dela aipatu dute batzuek, \u00abherrietako gai guztietara iristeko gaitasuna duelako\u00bb. Kazetariek \u00abantena izaera\u00bb dute. \u00abHerrietan txertatuta daude, iristen dira herrietako gaietara, herriz-herri saretuta daude. Testuinguru globalizatzaile honetan, bertakoari garrantzia ematen dio\u2026 Gure burua salbatzeko modu bakarra izango da hori, eta Hitzak betetzen du funtzio hori\u00bb.<\/p>\n<p>Kazetaritzaren kalitatea gertutasun horretatik elikatzen dela uste dute elkarrizketatuek. Interes-taldeetako kideren batek \u00abzero kilometroko kazetaritza\u00bb kontzeptua erabili du hau definitzeko. Bertakoa bertakoari kontatzeak eta hori euskaraz egiteak \u00abhurbiltasuna eta egiazkotasuna ematen dio informazioari\u00bb. Beste egunkari batzuek urrunagotik begiratzen diote tokikoari. \u00abAskotan Bilbotik jartzen dizkiete tituluak\u00bb albisteei. \u00abHitzak, ordea, gertutik lan eginez kazetaritza hobea eta zehatzagoa egiteko erraztasuna du\u00bb.<\/p>\n<p>Herri txikientzat Hitzaren kazetaritza ezinbestekoa da, bestela haien berri ez litzatekeelako inon agertuko. \u00abHedabide handiek sekula kontatuko ez lituzketen\u00bb auzoetako kontuak eta herri-ekimenak jasotzen ditu Hitzak. Horren eragina eta irismena neurtzeko gako bat da, halaber, herritarrek nola zabaltzen dituzten gero, sare sozialetan edo Whatsapp bidez.<\/p>\n<p>Eskualdeko enpresa, kooperatiba, udal eta elkarteentzat, \u00aberreferentziazko komunikabide naturala da\u00bb Hitza. Kooperatibek eta erakundeek \u00abbidelagun egoki gisa\u00bb ikusten dute. Udalentzat \u00abHitza da komunikatzeko modurik zuzenena, eraginkorrena eta errazena\u00bb.<\/p>\n<h3>1.4. Baliabideen eraginkortasuna eta profesionaltasuna<\/h3>\n<p>Hitza-ko lantaldearen tamainak eta dituzten baliabide ekonomiko mugatuek ez dute eragotzi eskualdeko txokorik urrunenetara iristea. Horrek erakusten du \u00abkudeaketa eraginkorra\u00bb egiten dutela, eta eskualdeko agenda kulturala, politikoa eta soziala \u00abia osotasunean jasotzeko gai\u00bb direla.<\/p>\n<p>Hitza-ko kazetarien \u00abprofesionaltasuna\u00bb harremanetarako duten modu \u00abnatural eta hurbilean\u00bb eta informazioa bilatzeko \u00abproaktibitatean\u00bb oinarritzen da. Batzuetan eragileek jotzen dute haiengana, baina askotan herriaz arduratzen den kazetaria bera da deitzen duena, zertan ari diren galdetzeko edo kontatzeko zerbait ote duten jakiteko. Lanerako \u00abprestutasun\u00bb horrek (\u00abHitzakoak beti daude gure zain\u00bb) eragileekiko konfiantza eta kudeaketa profesional \u00abbikaina\u00bb adierazten du.<\/p>\n<p>Eragileek Hitza \u00abbidelagun egokitzat\u00bb jotzen dute, haien \u00abmisioarekin bat egiten duelako\u00bb eta informazioa tratatzeko orduan \u00abzintzotasuna erakusten\u00bb duelako. Misio partekatuaz ari direnean, hauxe azaldu dute: \u00abeuskara eta eskualde-begirada zaintzea\u00bb.<\/p>\n<p>Bestalde, interes-taldeek uste dute kazetariak \u00abmodu profesionalean egokitu\u00bb direla garai berrietara, \u00abgaur egun edukiak papererako zein webgunerako modu erakargarrian prestatzen baitituzte eta informazioa etengabe eguneratzen baitute\u00bb.<\/p>\n<p>Bestalde, Hitza-ren profesionaltasuna \u00abindartu egiten\u00bb da beste proiektu batzuekin dituen lotura estrategikoei esker, zerbitzu integralagoa eskaintzen baitute. Adibidez, 11Barri-k dio Hitza-ren Markinako egoitza berean kokatuta daudenez, bi proiektuak bata bestearen osagarri direla. Haien arteko harremana egunerokoa da. Honek publizitate eta komunikazio zerbitzu profesionalak ematen dizkio Hitzari. Gisa horretan, hedabidearen berezko aktibitate ekonomikoaz gain, Hitza enplegu bultzatzaile ere bada, zuzenean.<\/p>\n<p>Hitzak bestelako lankidetza formalak ditu beste erakunde batzuekin ere, hala nola EIKA bezalako kooperatiba handiekin edo Bertsozale Elkartearekin (adibidez, bertsolari txapelketa garaian hedabide laguntzaile moduan edo materiala diseinatzeko). Elkarlan hori hedabidearen \u00absendotasun profesionalaren erakusgarri\u00bb dela diote eragileek.<\/p>\n<h3>1.5. Artxiboa eta memoria<\/h3>\n<p>Eguneroko kazetaritza lanaz gain, Lea Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza lan berezia egiten ari da memoria historikoaren arloan, bereziki Gernikan. Alabaina, Hitza memoria historikoaren inguruan egin den lanketaren \u00abbiltzaile nagusia\u00bb bihurtu da. Hitza-ren interes-taldeetako bat da Gernika Memoriaren Lekuko plataforma. Horko elkarrizketatuak adierazi duenez, \u00abHitzak plataformak berak baino artxibo zabalagoa du, azken 20 urteetan gertatutako gertaera, iritzi eta diskurtso guztiak jaso dituelako\u00bb.<\/p>\n<p>Hogei urtetako ibilbide horri esker, Hitzaren artxiboa herritarrentzat \u00abaltxor izugarria\u00bb bihurtu da. Zenbaki zaharrak berreskuratzean, gai beraren inguruko begirada eta diskurtso askotarikoek zein bilakaera izan duten ikus daiteke. Halaber, Gernika Memoriaren Lekuko plataforma sortu aurretik ere, Hitzako kazetariek kultur etxearekin elkarlanean Guernica Gernikara liburua osatu zuten, aldarrikapen horren jasoketa historikoa egiteko xedearekin, eta informazio baliagarria dago hor, orain, eskura.<\/p>\n<p>Jaso duten materialetik harago, Hitzaren \u00abbalio bereizgarria\u00bb memoria \u00abtratatzeko moduan\u00bb datza, instituzioetatik datorren \u00abikuspegi ofizialari herriarena gehitzen\u00bb baitio, eta herrigintzaren \u00aberakusleiho\u00bb eta \u00abahotsa\u00bb baita. \u00abHitza da behetik gorako memoria historiko hori jasotzen duen hedabide bakarra\u00bb.<\/p>\n<p>Memoria historikoaren lanketa \u00abefemerideetatik haragokoa\u00bb izan behar dela dio Gernika Memoriaren Lekuko plataformak. \u00abOroimena ez da data puntual bati lotutako zerbait, urte osoko prozesu jarraitua baizik\u00bb. Urte osoan ari dira, beraz, lan horretan. Memoria apirilaren 26ko efemerideari soilik ez lotzea da eragileen asmoa, eta Hitzak \u00abfilosofia horrekin bat egiten du, urte osoan zehar egiten diren hitzaldi, erakusketa eta adierazpenei jarraipen osoa emanez\u00bb. Gertatu zenaz gain, gaur egungo agenda kulturala memoriarekin lotzeko ariketa ere egiten du Hitzak, eta horrela \u00abgaiak bizirik mantentzen laguntzen\u00bb du.<\/p>\n<p>Dena den, artxibo lanetik harago doa horren balioa. \u00abAskotan kontziente ez garen arren, Hitzak egiten duen eguneroko lana etorkizuneko ikerlarientzako funtsezko iturria da\u00bb.<\/p>\n<h3>1.6. Balio kuantitatiboa<\/h3>\n<p>Balio sozialaren izaera kualitatiboa deskribatu dugu aurreko lerroetan. Garrantzi handiena horrek du, eta hori datu ekonomikoetara ekartzeko ahalegina egin baliteke ere, ezin da guztiz zehatza izan. Dena den, aktibitate ekonomikoak berak sortzen du balioa, ordaindutako soldaten bidez, BEZaren bidez, irabazien gaineko zergen bidez, eta abar. Hitza-k 430.714 euroko diru-laguntzak jaso zituen 2024an. Baina aktibitateak berak sortutako itzultze sozioekonomikoa 261.533 eurokoa da. Hots, jaso duen laguntza baino 1,61 aldiz gehiago itzuli dio gizarteari (dirulaguntzak kontuan hartuta).<\/p>\n<p>Balio sozioekonomikoa neurtzeko, aldiz, zeharkako eragineko balio ekonomikoa hartzen da kontuan, hala nola hornitzaileei ordaindutakoa. Kasu horretan, jasotako euro bakoitzeko 2,09 euro itzultzen dizkio gizarteari.<\/p>\n<p>Balio sozial espezifikoa neurtzea ez daiteke hain ariketa zehatza izan, baina kontuan hartuta alfabetatzean egin duen ekarpena, euskararen sustapenean, herri kohesioan eta herriari buruzko informazioan, artxibo biltegian, eta abar, zuhurtziazko datu bat eman liteke: jasotako euro bakoitzeko 4,30 euro gehiago eman dizkio gizarteari, balio sozial espezifiko gisa. Orokorrean, beraz, balio espezifiko orokorra 2.320.027 eurokoa da, alegia, jasotako euro bakoitzeko 6,39 eurokoa.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-24647\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-14-12-11.png\" alt=\"\" width=\"278\" height=\"266\" \/><\/p>\n<h2>2. Hamaikaren balio soziala<\/h2>\n<p>Hamaika Telebista (aurrerantzean, Hamaika) 2006an sortu zuten hainbat komunikazio enpresek: Berria Taldea (lehengo EKT), Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea (Gara eta Naiz), CMN TV (Noticias taldea), Elkar, Euskaltel eta Bainet. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan dituzte egoitzak, eta programazio bereziak dituzte herrialdez herrialde, kohesio nazionala ere bilatzen badute ere. Ipar Euskal Herriari dagokionez, harreman hurbila dute Kanalduderekin.<\/p>\n<h3>2.1. Lurralde Ikuspegia<\/h3>\n<p>Hamaikak nazio ikuspegia du, eta \u00abekarpen handia egiten die herri kohesioari eta lurralde ikuspegiari\u00bb. Udalbiltza da Hamaikaren interes-taldeetako bat. Haren lan-esparrua Euskal Herri osoa da, eta harentzat oso garrantzitsua da Hamaikak ikuspegi berbera izatea. Zentzu horretan, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan baditu ordezkaritzak, eta Ipar Euskal Herrian elkarlan estua antolatua du Kanaldude telebistarekin. Harekin egindako akordioei esker, Kanaldudeko edukiak (Harri salda saioa, adibidez) ikus daitezke Hamaikan, eta horrela Ipar Euskal Herriari tokia ematen zaio.<\/p>\n<p>Nazio ikuspegiaz gain, eskualdekako eta tokian tokiko ikuspegiari ere arreta ematen dio. Kanalduderen saioari ematen dioten tokiaren ildo beretik, Hego Euskal Herriko lau ordezkaritzek sortzen dituzte dagozkien edukiak. Horretan, Nafarroako Hamaika jarri dute eredu gisa, besteak beste, Hezurren memoria edo NafarAway saioen kalitatea goraipatu baitute. Halaber, tokian tokiko udalei oihartzuna ematen dio Hamaikak, eta Euskal Herriko herriak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Horretan eredugarritzat jo dute Biziberri saioa, \u00abtokiko garapenarekin lotutako ekonomia txikiari\u00bb, alegia, laborariei garrantzia ematen diolako. Gisa horretan, ikuspegi nazionala eta lokala bateratzen dituzte. Interes-taldeetako elkarrizketatuen arabera, hedabide herrikoia da eta nazionala, aldi berean. Tokian tokiko udalei oihartzuna ematen dietenean, lurraldetasuna era batera lantzen dute, ikuspegi globalaz gain, Euskal Herriko herriak ezagutzeko aukera emanez. Hori ere \u00abikuspegi nazionalarekin\u00bb jokatzea dela dio eragile batek.<\/p>\n<h3>2.2. Euskal Kulturaren Sustapena<\/h3>\n<p>Elkarrizketatutako interes-taldeen artean, bat da berariaz kulturgintzan ari dena: Durangoko Azoka. Dena den, gainerako interes-taldeetako ordezkariek ere azpimarratu dute Hamaikak euskal kulturaren zabalpenean egiten duen lana. Hamaika bidelagun garrantzitsua da Durangoko Azokarentzat, urtero Ahotseneako kontzertuak eta Azoka TBren edukiak zuzenean emititzen baititu. Hamaikarentzat programazioa osatzeko edukiak eskaintzen ditu Durangoko Azokak, eta Hamaikak, aldiz, Azokak antolatzen dituen kultur-ekintzei oihartzuna ematen die. Tarte zabal hori eskainiz, Durangoko Azokako berritasunak sakon aipatzen dituzte eta elkarrizketa ugari egiten dute.<\/p>\n<p>Bestalde, Udalbiltzak antolatutako Geuretik sortuak sormen programa ere laguntzen du Hamaikak. Programa horren bidez Udalbiltzak diruz laguntzen dituen sormen proiektuei buruzko bideo-pilulak egin ditu Hamaikak, eta bai horko emanaldi guztiak grabatu ere. Udalbiltzaren iritziz ezinbesteko lana da hori, erakunde horren kultur eta herri ikuspegia eta filosofia zabaltzeko.<\/p>\n<p>Horrez gain, Hamaikak ekarpen oso nabarmena eta garrantzitsua egiten die euskal musikari eta sorkuntzari. Zehazki, Musika zuzenean saioa goraipatu dute denek. 300 atal baino gehiago ditu dagoeneko; horietan, Koldo Otamendi aurkezleak elkarrizketak egin dizkie euskal eszenako ia musikari eta kantari guztiei. Horrela, bestela ikusezinak izango liratekeen 300 musika talde ezagutarazi dituzte.<\/p>\n<p>Dena dela, euskal musikari leiho gehiago ere eskaintzen dizkio Hamaikak. Elkarrizketatu asko gurasoak dira, eta deigarria zaie beren seme-alaba nerabeek zenbat jarraitzen duten telebista kate horren musika programazioa. Egunean zehar euskal kantari eta taldeen bideoklip ugari jartzen dute antenan. Orduak betetzeko trikimailu bat izan litekeela pentsa lezake edonork, baina gazteak une horren zale dira, eta horri esker euskal musikan sortzen ari dena ezagutzen dute. \u00abHamaika musikaren leiho garrantzitsua da gazteentzat. Musika taldeen bideoklipak jartzen dituzte, eta horren bidez gazteengana iristen da\u00bb.<\/p>\n<p>Hatortxu eta EHZ bezalako jaialdien jarraipen bereziak ere egiten ditu. Musikaz gain, bestelako kultur-adierazpenei ere egiten die lekua: bertso saioak eta antzezlanak ere ematen ditu, adibidez.<\/p>\n<p>Bi norabidetakoa da horren onura. Alde batetik, bestela ikusgarritasunik ez duten musika taldeak erakustera ematen dituzte, euskal musikaren argazki hobea eta osoagoa ematen dute eta musika taldeen eskaintza aberatsa islatzen du. Beste aldetik, eta horren ondorioz, gazteak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzen dira.<\/p>\n<p>\u00abGazteak euskarara motibatzeko tresna da. Horretan, erakunde publikoek (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskal Hiri Elkargoa) erronka handi bat dute: euskara\u00a0 izatea kaleko hizkuntza, hizkuntza bizia. Baina gaztetxoak ez ditugu motibatzen. Euskal kulturan dugun altxorra ezagutarazteko, diru asko behar da. Ikaragarriko gastuak egin behar lituzkete euskal kultura eskaparatean jartzeko. Hamaikak egiten duena opari bat da. Diru ikaragarria aurreztu arazten die erakundeei\u00bb.<\/p>\n<h3>2.3. Hedabideen aniztasuna<\/h3>\n<p>Elkarrizketatuek balio handia eman diote euskarazko telebista nazionalen artean beste eskaintza bat izateari. Hamaikak euskarazko telebistaren monopolioa hautsi duela diote, urte askoan ETBk izan zuena. Noski, badira tokian tokiko euskarazko telebistak ere, baina nahiz eta Hamaika tokian tokiko edo eskualdeko telebistekin ere aldera litekeen, bokazio eta hedapen nazionaleko telebista gisa ikusten dute. Hamaikak baliabide gutxiago duela onartu dute denek, baina horrela izanik ere goraipatu dute euskal hiztunek beste telebista bat ikusteko aukera dutela, eta \u00abhorrek ekosistema bat sortzen laguntzen\u00bb duela uste dute.<\/p>\n<p>Hamaikak \u00abez du ETBk duen muga politikorik\u00bb. Hori dela eta, Euskal Telebistan \u00abagertzen ez diren ahotsak\u00bb entzun daitezke Hamaikan, edota ETBn \u00ablantzen ez diren formatuak\u00bb ikus daitezke. Adibidez, Kolpez kolpe saioan aktualitatea \u00abmodu askean\u00bb lantzen dute eta ETBn egingo ez liratekeen elkarrizketak egiten dituzte.<\/p>\n<p>Ildo editorial horri esker iritzi edo ikuspegi aniztasuna dago interes-taldeen begietan. \u00abIkusle euskaldunari hautatzeko aukera ematen\u00bb zaio. Adibidez, hauteskunde gauean, \u00abbestelako ikuspegi bat\u00bb eskaintzen du. Ikuspegiaz ari direnean, ez dira bakarrik ari alderdi edo joera politiko bati ematen zaion lekuaz, baizik eta hainbat gai enfokatzeko moduaz. Tokian tokiko ekonomiaz ari direnean, adibidez, albisteetan turismoari garrantzia eman beharrean, laborantzan edo enpresa txikietan jartzen dute arreta. Edo gai feministetan, Hamaika da Bilgune Feministari hainbesteko lekua ematen dion \u00abeuskarazko telebista bakarra\u00bb.<\/p>\n<h3>2.4. Elkarlana eragileekin<\/h3>\n<p>Transbertsalitatea eta elkarlana dira Hamaikaren ezaugarrietako bat. Atzean hainbat eragile dituenez, \u00abelkarlana bere DNAren parte\u00bb da. Hain zuzen ere, \u00abinteres berezia dute proiektu herrikoi eta txikiak sustatzean\u00bb. Hainbat eragile eta gizarte ekimenekin egiten dute lan, haien proiektuak ezagutarazteko.<\/p>\n<p>Gure Esku gizarte-ekimenak Bagara maratoia antolatu zuen. Hamabi orduko ekitaldi haren zuzeneko emisioa eskaini zuen Hamaikak, ekitaldiak iraun zuen denbora guztia. Gure Esku bera izan zen ekoizlea, baina Hamaikaren kanalak baliatu zituzten zuzeneko hori zabaltzeko.<\/p>\n<p>Korrika ere emititzen dute zuzenean. Hasiera eta bukaera ekitaldiaz gain, zeinak beste hedabideek ere eskaintzen dituzten, Korrikaren ibilbide osoa emititzen dute zuzenean. Korrikak irauten dituen hamar egun horietan ez dago ia besterik Hamaikan. Hala ere, ikusle kopuru handia lortzen du programa horrek. \u00abIkaragarria da Korrikaren jarraipena. Ematen zuen ameskeria zela, baina lortu dute. Korrikaren magia azaltzen dute. Nahiz eta herria ez ezagutu, ordu erdi bat egon naiteke hari begira. Beste hedabideek ezin dute egin\u00bb, dio ikusle batek.<\/p>\n<p>UEMA (Udal Euskaldunen Mankomunitatea) erakundearekin harreman informala garatu du Hamaikak. Gainerakoekin bezala, ez dute hitzarmenik. Hala ere, elkarlan nahiko jarraikia daukate. \u00abUEMAren ekimen guztiei jarraipen handia egiten die\u00bb Hamaikak. \u00abHerri-ekimenei eta euskalgintzari leku handia ematen die. Beste hedabide batzuetara iristea askoz zailagoa da\u00bb, UEMAko ordezkariaren iritziz. UEMAren eta Hamaikaren elkarlan antolatua izan zen I\u00f1aki Iurrebasoren tesiaren harira. Lan hori era dibulgatiboan azaltzeko programa sorta bat egin zuten elkarlanean. Euskararen egoera ulertzeko gakoak eskaini zituzten 11 bideo ekoiztu eta zabaldu zituen Hamaikak, UEMArekin elkarlanean. UEMAk gidoia eta testuak idatzi zituen, eta Hamaika grafismoaz eta edizioaz arduratu zen, besteak beste. \u00abHorri esker, Iurrebasoren tesiari oihartzuna eman zaio\u00bb. Elkarlan hori egiteko, ez zen izan transakzio ekonomikorik.<\/p>\n<p>Bestalde, UEU-rekin batera landutako Ikerl(h)ari podcasta emititu zuen Hamaikak denboraldi batean.<\/p>\n<p>Laburbilduz, \u00aberagileei zabalik\u00bb dagoen telebista da, eta ez dio inori eskatzen esklusibitaterik.<\/p>\n<h3>2.5. Elkarlana beste hedabideekin<\/h3>\n<p>Aipatu dugu Hamaikak baduela elkarlana Kanalduderekin, haren saio batzuk emititzen baitituzte beren antenan. Baina emankizun trukeaz aparte, hainbat saio produzitu dituzte beste hedabide batzuekin elkarturik. Berria egunkaria eta Naiz irratia dira kolaboratzaile nagusiak, alde horretatik.<\/p>\n<p>Korrikaren hasiera eta bukaera ekitaldia dira elkarlan horren gailurra, zeinetan Berriaz gain beste hainbat hedabide ere batzen zaizkien. Baina Berriarekin bestelako zuzeneko saio batzuk ere egiten dituzte: Iru\u00f1eko sanferminetako txupinazoan, urtarrilean presoen alde egiten\u00a0den manifestazioan edota Donostiako Zinemaldian. Beste zenbait dokumental ere egin izan dituzte elkarrekin. Elkarlanari esker, bakoitzak dituen baliabide ekonomikoetatik harago doan zerbait egin dezakete. Hamaikak Berriari ikusgarritasuna eman dio, haren lan batzuk baliatu dituelako.<\/p>\n<p>Naiz Irratiak, aldiz, hauteskunde gauetako saioak egiten ditu Hamaikarekin. \u00abBien baliabideak elkartuta emaitza hobeak lortu dira\u00bb. Horrez gain, Hamaikaren Zozoak beleari eta Geltokia saioak baliagarriak dira irratirako.<\/p>\n<h3>2.6. Kazetaritza eta formazioa<\/h3>\n<p>Baliabide gutxi izan arren, \u00ablan txukuna egitera eta ekarpena egitera iristen\u00bb den telebista da. \u00abHamaika, low cost bada ere, eraginkorra da\u00bb. Txalogarria iruditzen zaie hori elkarrizketatuei, \u00absu-artifizialetara ohituta gauden garaian\u00bb. Kalitatearen bermea daukate \u00abkonfiantzazko iturriak erabiltzea\u00bb, eta horrek kazetaritza \u00abfidagarria\u00bb egiten dutela pentsatzera daramatza interes-taldeetako elkarrizketatuak. \u00abKazetaritza zintzoa egiten dute, eta hori nahikoa da\u00bb.<\/p>\n<p>Halaber, komunikazioa sareko eduki laburretara bideratzen ari den garaian, \u00abtelebista linealak oraindik bere funtzioa\u00bb baduela uste dute. \u00abOraindik badu indarra, nahiz eta norabide aldaketak egon. Behar da kazetaritza edo komunikazio kalitatezko eta deontologikoa; hori sareak ez dizu ematen, hori ematen dizu proiektuak eta kazetari talde batek\u00bb.<\/p>\n<p>Lan-talde gaztea du, oro har, Hamaikak. Elkarrizketatu batzuek aitortu dute lana prekarioa dela. Horrek eragiten du, agian, gazteek ez pasatzea denbora asko hor lanean. Urteetan zehar \u00abgazte asko pasatu dira Hamaikatik\u00bb. Lan prekario gisa uler litekeen bezala, formazio gune gisa ere uler liteke. \u00abHamaika eskola handia eta profesionala da. Gazteak trebatzeko toki egokia da, telebista txikietan gauza asko egitea egokitzen baita. Lan horretan irudimen gehiago lantzen dute, ardura gehiago hartzen dute eta erabakiak hartu behar dituzte\u00bb. Gisa horretan, Hamaikan lan egin duten gazteek orotariko kazetaritza lanak egiten ikasi dute, edukien eta erredakzioaren aldetik bezala multimedia aldetik.<\/p>\n<p>Azkenik, hainbatek azpimarratu dute Hamaikak bere edukiak creative commons lizentzia librean jartzen dituela. Horri esker, beste hedabideek Hamaikaren bideoak erabil ditzakete (Berriak, adibidez, eskura izan ditzake, nahiz eta oso gutxitan erabili dituen). Aldiz, Wikipediak maiz erabiltzen ditu Hamaikaren irudiak. \u00abMaterial andana hori altxor bat da, oso zaila baita bestela pertsona baten argazki libreak aurkitzea\u00bb.<\/p>\n<h3>2.7. Balio kuantitatiboa<\/h3>\n<p>Hamaika Telebista hedabidearen balio sozial kualitatiboa nolabait ekar liteke datu ekonomikoetara ere.<\/p>\n<p>Balio sozialaren izaera kualitatiboa deskribatu dugu aurreko lerroetan. Garrantzia handiena horrek du, eta zaila da horri balio ekonomiko bat aitortzea. Aktibitate ekonomikoak berak sortzen du balioa, ordaindutako soldaten bidez, BEZaren bidez, irabazien gaineko zergen bidez, eta abar. Hamaikak 1.121.769 euroko diru-laguntzak jaso zituen 2024an. Baina aktibitateak berak sortutako itzultze sozioekonomikoa 2.219.935 eurokoa da. Hots, jaso duen laguntza baino 2,98 aldiz gehiago itzuli dio gizarteari.<\/p>\n<p>Balio sozioekonomikoa neurtzeko, aldiz, zeharkako eragineko balio ekonomikoa hartzen da kontuan, hala nola hornitzaileei ordaindutakoa. Kasu horretan, jasotako euro bakoitzeko 2,90 euro itzultzen dizkio gizarteari.<\/p>\n<p>Delikatuagoa eta lausoagoa da balio sozial espezifikoa kalkulatzea. Gorago aipatutako balio sozial kualitatibo hori dirutara ekartzeko ahalegina egin da, elkarlanean sortutako produktuei esker aurreztutakoa edo beste eragileei kendu zaien lanaren kostua kalkulatuta. Jasotako informazioaren arabera, eskuratutako euro bakoitzeko 1,38 euro itzuli dizkio gizarteari. Neurketaren zehaztasun faltaren ondorioz edo falta den informazioaren ondorioz, pentsa liteke kopuru hori altuagoa dela.<\/p>\n<p>Oro har, Hamaika Telebistak 3.676.364 euro itzuli dizkio gizarteari 2024an.<\/p>\n<h2>3. Ondorioak<\/h2>\n<p>Hamaikaren eta Lea Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren balio soziala neurtzerako orduan, interes taldeek azpimarratzen dituzten balio nagusiak, batetik, lurraldetasunari edo eskualdeko kohesioari lotutakoak dira. Hamaikak Euskal Herri mailako lurraldetasunaren beharrei erantzuten die eta Hitzak bere eskualdeari. Hitzaren kasuan, Lea Artibai eskualdea, batetik, eta Busturialdea, bestetik, azaltzen dira, baina eskualde horien kohesioan laguntzen dute.<\/p>\n<p>Bigarren balioa euskararen sustapenari edo euskal kulturaren hedapenari dagokio. Gehiago aipatu da kultura Hamaikaren kasuan, eta euskarazko alfabetatzea Hitzaren kasuan, baina biek sortzen dute balioa euskararentzat eta euskal kulturarentzat.<\/p>\n<p>Gainerako eragileekin duten harremana eta elkarlana ere errepikatzen den balio bat da. Elkarlan hori mesedegarri izaten da bi norabideetan. Bestalde, gertuko kazetaritza txalotu dute interes-taldeek, bi kasuetan.<\/p>\n<p>Ikerketa honetan ateratako ondorio nagusiek berresten dute aurreko ikerketatik atera zen ideia nagusia. Batetik, euskarazko hedabideek funtzio garrantzitsua betetzen dute lurralde eta eskualde ikuspegiaren garapenean eta eskualde horretako komunitatearen kohesioan, eta nazio ikuspegiaren zaintzean. Bigarrenik, ezinbesteko tresnak dira euskararen hedapenean, euskararen irakaskuntzan edo alfabetatzean, edota euskalgintzaren sustapenean. Gauza bera da kulturari dagokionez ere. Hirugarrenik, gizarte-ekintzetan duten eragina, gizarte-eragileekin duten elkarlana edo kezka sozialei buruzko informazioen zabalkundea osagai garrantzitsuak dira, euskarazko hedabideen balio soziala neurtu dugun ikerketa guztietan agertu den bezala. Laugarrenik, hezkuntzari egiten zaion ekarpena agertu da ia beti. Hitzaren kasuan, ez da zehazki Hezkuntza arloa, baina memoria historikoaren arloan egiten den lana goraipatu dute interes-taldeek; lan hori Hezkuntza arloan erabilgarri izan daiteke.<\/p>\n<p>Azken finean, berriz ere agerian gelditu da euskarazko hedabideek, baliabide mugatuak izanik ere, era askotako ekarpena egiten dietela gizarteari, ez balira existituko, funtsezko zeregin batzuk bete gabe geldituko liratekeela edo erakunde publikoek bestelako inbertsio handi batzuk egin beharko lituzketela hutsune hori betetzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ikerketa honek euskarazko bi hedabideren \u2014Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza eta Hamaika Telebista\u2014 balio soziala aztertzen du. Metodologia kualitatiboan oinarrituta, bi hedabideen interes-talde nagusiekin egindako elkarrizketak baliatu dira. Emaitzek erakusten dute bi hedabideek funtsezko ekarpena egiten dutela lurralde-kohesioan, euskararen normalizazioan, kulturaren hedapenean, gizarte-eragileekin elkarlanean edota memoria kolektiboaren eraikuntzan. Ondorio nagusien artean nabarmentzekoa da euskarazko hedabideek,&hellip;<\/p>\n","protected":false},"menu_order":9,"template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_links_to":"","_links_to_target":""},"class_list":["post-24465","urtekaria_artikulua","type-urtekaria_artikulua","status-publish","hentry","description-off"],"acf":[],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua\/24465","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua"}],"about":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/urtekaria_artikulua"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua\/24465\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24649,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua\/24465\/revisions\/24649"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24465"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}