{"id":24455,"date":"2026-02-25T11:53:08","date_gmt":"2026-02-25T10:53:08","guid":{"rendered":"https:\/\/behategia.eus\/?post_type=urtekaria_artikulua&#038;p=24455"},"modified":"2026-03-03T12:52:23","modified_gmt":"2026-03-03T11:52:23","slug":"7-datu-bat-euskal-hedabide-guztiak-ari-dira-analitika-digitala-lantzen","status":"publish","type":"urtekaria_artikulua","link":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/urtekaria_artikulua\/7-datu-bat-euskal-hedabide-guztiak-ari-dira-analitika-digitala-lantzen\/","title":{"rendered":"7.- Datu bat: euskal hedabide guztiak ari dira analitika digitala lantzen"},"content":{"rendered":"<p lang=\"es-ES\">Murrizketa, kontrol, muga eta maskara arteko egunetan idatzi ziren BEHA ikerketa-proiektuaren lehen lerroak. Duela bost urte, 2021ean, diseinatu genuen Behategitik Hekimen elkartearekin batera \u00abEuskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko proposamena: euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko ariketa\u00bb.<\/p>\n<p>Lehendabiziko urrats hori Euroeskualdeko Hiritartasuna proiektu-deialdiaren babesean abiatu zen (BEHATEGIA, 2021), eta horren ondotik etorri dira azken urteetan Euroeskualdearen laguntzaz garatutako beste bi proiektu ere: 2022-2023 bitarteko \u00abEuskal hedabideen webguneetako trafikoa neurtzeko panel bateratuaren osaketa eta alfabetatze digitala\u00bb (BEHATEGIA, 2023\/b), eta 2024-2025 aldiko \u00abEuskal hedabideen datu kultura sustatzeko diagnostikoa eta baliabideak\u00bb (BEHATEGIA, 2024\/b).<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-24598\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-07-14.png\" alt=\"\" width=\"569\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-07-14.png 569w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-07-14-300x158.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 569px) 100vw, 569px\" \/><\/p>\n<p>Euskal hedabideei digitalizazioaren aroan laguntzeko xedez, datuen eta analitikaren mundura begira leiho partekatu bat irekitzea izan da BEHA izenpean burututako lan ildo honen helburua.<\/p>\n<p>Bi adar garatu ditugu paraleloki. Alde batetik, webgunea izan ohi denez komunikazio proiektuen muina, web-analitikarekin hasi ginen datuen eremua arakatzen. Zortzi hedabideko lagin batekin (Alea, Anboto, Berria, Elhuyar, Euskalerria irratia, Gaztezulo, Hamaika, Kanaldude) diagnostiko kualitatiboa landu genuen hasteko, ondoren euskal hedabideetan aplikatzeko web neurketarako proposamen bat egin eta adostu, eta azkenik laginean aplikatu. Beharrezko doikuntza eta garapenak argi zirela, 60 komunikabidetara zabaldu zen web neurketa estandarraren aplikazioa eta, web-analitikaren jarraipena egiteko Google Analytics erabilita, web audientziak aztertzeko BEHA panela tresna berria sortu zen. Horren ondotik, gainera, datuak eskura izatetik datuak erabiltzera pasatzeko mugimendua aktibatu zen; bai alfabetatze zein trebakuntza landuta, bai askotariko baliabideak eskainita.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-24600 alignleft\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-07-59.png\" alt=\"\" width=\"341\" height=\"240\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-07-59.png 341w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-07-59-300x211.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 341px) 100vw, 341px\" \/><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-24602 alignleft\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-08-25.png\" alt=\"\" width=\"291\" height=\"169\" \/><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-24604 alignleft\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-08-43.png\" alt=\"\" width=\"237\" height=\"168\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bestetik, webguneko analitikak lantzeaz bat, ingurune digitalari osotasunean erreparatzeko erronka ere jarri zen mahai gainean. Nola ezagutu zer gertatzen ari den hedabide baten sareko jardun osoan? Itaun horri erantzuteko, Behategia Analytics tresna berria garatu genuen lankidetzan Behategiak, Hekimenek eta CodeSyntax enpresak. Bertan, webguneetako trafikoaz gain, sare sozialetako eta ingurune digitaleko gainontzeko euskarrietako trafikoa (adibidez, buletinetakoa) ere neurtzen da. Gainera, elkarrekin adostutako hitzarmen baten babespean, hedabide bakoitzak bere datuak gainontzeko hedabideekin erkatzeko eta bere joerak besteenekin bat datozen edo ez aztertzeko aukera ere badauka, filosofia irekiarekin bat eginda eta elkarrekin ikasteko praktika eredugarrian urratsak emanda. Orobat, aipatzekoa da ere tresna hau software librean eraikia dagoela eta, datafikazio aro honetan, sarean hirugarren batzuen plataformetan pilatzen diren datuen birjabetze bat egiten duela.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-24608\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-15-06.png\" alt=\"\" width=\"557\" height=\"306\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-15-06.png 557w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-15-06-300x165.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 557px) 100vw, 557px\" \/><\/p>\n<p>Halandaze, bost urteko ibilbidean hainbat gauza lortu dira; hona hemen datu batzuk:<\/p>\n<p>Ikerketa-proiektua abiatzean egindako lehendabiziko diagnostikoan antzeman ziren eskakizunei (Mimenza-Castillo, 2023, or. 371) erantzun egin zaie hein handi batean.<\/p>\n<ol>\n<li>Aholkularitza eta laguntza teknikoaren beharra: hainbat komunikabideren galdera eta eskaerak erantzun dira eta erantzuten dira Behategiaren bulegotik, baita sektoreak eta administrazioak EAEn osatutako hedabideen mahairako analisiak landu ere.<\/li>\n<li>Oinarrizko formakuntza: hainbat trebakuntza ziklo antolatu dira analitikaren bueltan \u2014aurrez aurrekoak zein onlinekoak\u2014, datuen kulturaren inguruko web-mintegiak landu dira (behategia.eus atarian daude egun ere eskuragarri), uda ikastaroak egin ditugu, etab.<\/li>\n<li>Datuen jarraipenerako panel errazak: 60 BEHA panel baino gehiago sortu dira, hedabide bakoitzak bere web proiektuaren analitiken jarraipena euskaraz eta modu errazean egitea ahalbidetzeko. Eta, horrez gain, ingurune digital osoaren jarraipena modu ireki eta kolaboratiboan lantzeko Behategia Analytics tresna ere landu da.<\/li>\n<li>Neurketa planak garatzeko gida: datuekin lan egiten hasi aurretik, gakoa aurretik planteatzen diren galderetan dago, hau da, datuetara jo baino lehen neurketa plana ondo zehaztean. Oinarri hori gogoan, plan horiek garatzeko kontuan hartu beharreko eremuak, komunikazio proiektu bakoitzak erantzun beharreko galderak eta plana osatzeko gida ere eskaini zaie euskal hedabideei.<\/li>\n<li>Talde azterketa komunak: hedabide bakoitzari bere egunerokoan laguntzeko tresnak, formakuntza, aholkularitza zein gidak eskaintzeaz gain, bana-banako esku-hartzeak gainditu eta gogoeta zein analisi kolektiboak ere landu dira; urtekari honen aurtengo zein aurreko urteetako aleetan aurki daitezke gehienak.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-24610\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-09-17.png\" alt=\"\" width=\"517\" height=\"370\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-09-17.png 517w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-09-17-300x215.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 517px) 100vw, 517px\" \/><\/p>\n<p>Datuak eskura izatea maiz ez da izan ohi datuok erabiltzeko nahikoa motibo; hala agertu zen BEHA ibilbidean egindako diagnostiko kuantitatiboen errondan ere. Horregatik, bigarren diagnostiko kualitatiboaren emaitzetan, analitika digitala lan errutinetan integratzeko oztopoez harago \u2014diru falta, denbora falta, ezezagutza adib.\u2014, \u00abkiribil positiboa\u00bb ere antzeman eta proposatu zen (Martinez-Juez, 2025): kanpo laguntzaren bidez ezagutza eta hausnarketa bultzatu &gt; planak diseinatu &gt; planak inplementatu &gt; etengabeko hobekuntza dinamiketan murgildu.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-24612 alignleft\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-09-32.png\" alt=\"\" width=\"396\" height=\"192\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-09-32.png 396w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-09-32-300x145.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 396px) 100vw, 396px\" \/><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-24614 alignleft\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-09-46.png\" alt=\"\" width=\"271\" height=\"190\" \/><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-24616 alignleft\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-10-01.png\" alt=\"\" width=\"309\" height=\"190\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-10-01.png 309w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-10-01-300x184.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 309px) 100vw, 309px\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>BEHA lan-ildoa abiatzean, euskal hedabideen % 20 zen analitika digitalaz \u00abdeus ez\u00bb ez zekiela adierazten zuena eta % 4 baino ez \u00abasko\u00bb zekiela zioena. Azken bosturtekoaren ondoren, ez dago sektorean \u00abdeus ez\u00bb ez dakienik, eta % 20 izatera pasa dira \u00abasko\u00bb dakitenak. Halaber, analitika plana eginda daukate edo egiten ari dira proiektu ia-ia guztiak.<\/p>\n<p>Bada, kuantitatiboki zein kualitatiboki, zerbait aldatu da; eta horretan lagungarri izan dira, ziurrenik, ikerketa-proiektu honen bilakaeran landutakoak, eta baita euskarazko hedabideek EAEko erakundeekin osatutako Euskal Hedabideen Mahaiak 2025eko dirulaguntzen deialdirako landutako eskaeretan audientzia ezagutzarako neurketa planak eskatzea ere.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-24618\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-10-19.png\" alt=\"\" width=\"483\" height=\"274\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-10-19.png 483w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-10-19-300x170.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 483px) 100vw, 483px\" \/><\/p>\n<p>Ibilbide emankorra orain artekoa beraz, baina lantzera iritsi ez garen zenbait plan ere geratu dira bidean: esaterako, BEHA panelak konfigurazio estandar pertsonalizatu gehiagorekin eguneratzea, sareko audientzia denbora errealean jarraitzeko panela sortzea, web-analitikarako Matomo erabiltzen ari diren proiektuei ere panelak garatzea, edo sareko analitiken analisi sakonagoak egitea audientzia totalak eta potentzialak hobeto ezagutzera gerturatzeko.<\/p>\n<p>Era berean, ez da lortu sektorearen analitika gaitasun aurreratu erabatekoa. Halere, Cherubini eta Nielsen-ek (2016) proposatutako analitika gaitasunaren balorazio triangeluaren hiru erpinetan aurrerapauso nabarmenak eman dira.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-24620\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-21-41.png\" alt=\"\" width=\"854\" height=\"410\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-21-41.png 854w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-21-41-300x144.png 300w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-21-41-768x369.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 854px) 100vw, 854px\" \/><\/p>\n<p>Bi mugimendu erabakigarri gertatu dira azken bosturtekoan: euskal hedabideen artean analitika digitalaz hizketan hasi gara, eta datuei galderak egiten ere hasiak gara.<\/p>\n<p>Analitika datuak dira ingurune digitaletan (webguneak, aplikazioak, sare sozialak, online publizitate-kanpainak, etab.) biltzen diren erabiltzaileen, bezeroen edo audientzien portaerari buruzko informazio kuantitatibo eta kualitatiboak; hau da, neurtzeko, ulertzeko eta optimizatzeko helburuarekin bildutako datuak. Alta, beste era batera ere definitu ditzakegu: existentzia (eta kasu batzutan biziraupen) digitalaren oinarri ere badira.<\/p>\n<p>Bihurtu ditugu hasierako murrizketa, muga, kontrol eta maskara \u2014nahiz eta ziurgabetasun berriekin\u2014 datu-murrizketa, datu-muga, datu-kontrol eta datu-maskara. Horrenbestez, BEHA proiektuaren zikloa amaitu da; orain, ibilian, euskal hedabideek nahi eta behar dutenak diseinatuko du espiral berria.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8211;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-24622 alignleft\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-11-12.png\" alt=\"\" width=\"588\" height=\"101\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-11-12.png 588w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-11-12-300x52.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 588px) 100vw, 588px\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Analitika Digi&#8230; zer?<\/h3>\n<p>Bai, horrela hartu genuen lehen aldiz entzun genuenean. Gure irakurleen anatomia<br \/>\ndigitala ezagutu behar genuela: nondik datoz, nortzuk dira, zertara datoz\u2026? Hamaika<br \/>\ngaldera mahai gainean, hauek erantzun beharra sentitu eta, zailena, tamainako<br \/>\nerabakiak hartzeko beharra genuela gomendatu ziguten.<br \/>\nBerritasun oro dator mesfidantzarekin besapean. Egun Euskal Herriko<br \/>\nkomunikabide txikiok ditugun erronken motxilara beste harri handi bat sartu zaigu,<br \/>\natera ezin ditugun lanorduetan inbertitu beharreko esfortzu eta buruhausteei gehituz.<br \/>\nTamalez, edo zorionez, berritasunaren olatuan dantza egitera behartuta gaude eta,<br \/>\nhorrela, analitika digitala hedabideon egitekotara baitu zaigu.<br \/>\nBehategiaren eskutik hasi genuen bidea. Hasieran askorik ulertu gabe, baina<br \/>\ndenbora tarteak ateraz eta urrats txikiak eginez, gure lan prozesuaren parte izatera<br \/>\niritsi da. Egungo albistegintza, marketin plana edo publizitate salmentak analitika<br \/>\ndigitaletik ere aztertzen ditugu: albiste irakurrienen azterketa, kanpaina baten inpaktu<br \/>\neta irismena, webguneko banner baten efizientzia eta abar aztertu daitezke sistema<br \/>\nhonen bitartez.<br \/>\nDatuek ez dituzte gakoak ematen, baina joerak topatzeko aukera ematen digute. Zein<br \/>\ngaldera erantzutea nahi den galdegin behar da, lehenbizi. Ariketa zailena beteta, zein<br \/>\ndatu beharko diren zehaztu eta biltzen hasi, datuen jasotzeak emango ditu erantzunak,<br \/>\nbaita erroreak ere. Inork ez daki mendi hau zein bidetatik igo behar den, baina bidea<br \/>\negiten hasi beharra dagoela nabarmena da.<br \/>\nMundu digitalak bizi dituen garaiak ikusita, azkartasuna eta desinformazioa<br \/>\nsaritzen diren honetan, gure jardunaren inguruan hausnartzeko parada ematen digu<br \/>\nanalitika digitalak. Erabaki on edo txar, egunerokoan egiten dugun lanaren inpaktu<br \/>\ndigitala jaso eta hurrengo estrategiaren inguruan jardutera garamatza, etengabeko<br \/>\nhobekuntzan eraginez.<br \/>\nHasieran beldurretik hartutako eskaintza kultura berri bilakatu da gure hedabide<br \/>\ntxikian. Zailtasunak zailtasun, gure proiektua neurtuko duten neurgailuak edukitzea<br \/>\nberebizikoa da estrategiaren berrikustean eta lanketan. Analitika digitalak mundu<br \/>\ndigitala ezagutzeko aukera emango digu, inoiz mundu digitala benetan ezagutzeko<br \/>\naukerarik bada, noski!<\/p>\n<p><strong>Naike Usabiaga<\/strong><\/p>\n<p><strong>Irutxuloko Hitza<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-24624 alignleft\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-11-28.png\" alt=\"\" width=\"588\" height=\"101\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-11-28.png 588w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/2026-03-03-11-11-28-300x52.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 588px) 100vw, 588px\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3><\/h3>\n<h3><\/h3>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hedabideontzat gure audientzia datuak ezagutzea ezinbestekoa da, eta Behategiak<br \/>\neta hark azken urteotan eskura jarri dizkigun erremintek \u2013Behategiaren BEHA panelak<br \/>\neta Behategia Analytics\u2013 horretaz ohartarazten lagundu digute. Beti begiratu izan diegu<br \/>\ndatuei, normalean hilean behineko maiztasunez. Garai batean, soilik gainbegiratu bat<br \/>\nematen genien eta gutxi gehiago, baina azken bi urteotan arreta handiagoz aztertzen<br \/>\nditugu datuak, jabetu baikara horietan sakondu ahala hobeto ezagutu ditzakegula gure<br \/>\nirakurleak, ikus-entzuleak eta erabiltzaileak.<br \/>\nGaur egun, hileko hirugarren eguna iristeko zain egoten gara Behategiaren panelak<br \/>\nkontsultatzeko eta aurreko hileko audientzia datuak aztertzeko. Sei webgune ditugunez,<br \/>\nwebgune guztietako adierazle nagusiekin txosten bat osatzen dugu eta horiek lantalde<br \/>\nguzti-guztira zabaltzen ditugu. Kazetariei, komertzialei, sustapeneko lankideei zein<br \/>\nadministraziokoei, denei helarazten dizkiegu, guztiok jakin behar dugulako nondik<br \/>\nnora gabiltzan. Oinarrizko datuak izaten dira horiek: erabiltzaile kopurua, saioak,<br \/>\nikusitako orrialdeak, sare sozialetatik etortzen zaizkigun bisitak, albiste irakurrienak&#8230;<br \/>\nDenok datuok kontuan izatea eta datuoi garrantzia ematen hastea da horren helburua,<br \/>\nlantaldean datuen kultura sortzen joatea, hain zuzen.<br \/>\nBadakigu datozen hilabeteotan eta urteotan askoz garrantzia handiagoa eman<br \/>\nbeharko diegula gure audientzia datuei eta gure audientziari buruzko datuei. Jasotzen<br \/>\nditugun datuak gure antolaketa ereduan modu automatikoan txertatzea da gure asmoa,<br \/>\ndatuak gure antolaketa ereduaren parte izatea, eta erabakiak hartzen hastea datuetan<br \/>\noinarrituta; erabaki estrategikoak, gainera. Gure audientzia ahalik eta ondoen ezagutzea<br \/>\ngiltzarria izango da gure eskaintza fintzeko garaian, eta hori nola egingo dugun oraindik<br \/>\noso garbi ez daukagun arren, ahalik eta datu gehien inguratzeko mekanismoak martxan<br \/>\njartzen ari gara, horietako gehienak Behategiarekin elkarlanean!<\/p>\n<p><strong>Aitziber Arzallus <\/strong><\/p>\n<p><strong>GUKA<\/strong><\/p>\n<h3><\/h3>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Erreferentziak<\/h3>\n<p>BEHATEGIA. (d. g.). Web-mintegiak. Behategia. Berreskuratua 2026(e)ko otsailaaren 6(e)an, hemendik: https:\/\/behategia.eus\/eu\/web-mintegiak\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2021, irailak 29). BEHA ikerlerroa abian \u201cEuroeskualdeko hiritartasuna\u201d 2021 proiektu deialdiari esker. behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/beha-ikerlerroa-abian-euroeskualdeko-hiritartasuna-2021ko-proiektu-deialdiari-esker\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2022\/a, martxoak 19). BEHA Ikerketa Proiektuak bidearen erdia egin du dagoeneko. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/beha-ikerketa-proiektuak-bidearen-erdia-egin-du-dagoeneko\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2022\/b, uztailak 1). Uda ikastaroa: Audientzia digitalen neurketa. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/udako-ikastaroa-audientzia-digitalen-neurketa\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2022\/c, irailak 19). Audientzia digitala neurtzeko oinarri bateratuak finkatzen ari gara. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/audientzia-digitala-neurtzeko-oinarri-bateratuak-finkatzen-ari-gara\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2023\/a, maiatzak 29). 28 hedabide analitika digitalari buruzko formakuntza saioetan. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/28-hedabide-analitika-digitalari-buruzko-formakuntza-saioetan\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2023\/b, uztailak 6). Hedabideak Google Analytics 4ra igaro dira. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/hedabideak-google-analytics-4ra-igaro-dira\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2024\/a, apirilak 16). Komunikabideentzako analitika digitaleko kontsultoria lanak. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/komunikabideentzako-analitika-digitaleko-kontsultoria-lanak\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2024\/b, uztailak 5). BEHA 3.0 proiektua onartu digute. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/beha-3-0-proiektua-onartu-digute\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2025\/a, otsailak 25). Hedabideen audientzia digitala neurtzeko tresna berria abiatze prozesuan dago. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/hedabideen-audientzia-digitala-neurtzeko-tresna-berria-abiatze-prozesuan-dago\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2025\/b, maiatzak 16). Hedabideei analitika plana osatzen laguntzeko egun osoko saioa. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/hedabideei-analitika-plana-osatzen-laguntzeko-egun-osoko-saioa\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2025\/c, maiatzak 26). Udako ikastarorako izen-ematea zabalik. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/udako-ikastarorako-izen-ematea-zabalik\/<\/p>\n<p>BEHATEGIA. (2025\/, irailak 18). Hedabideek aurrerapauso handia eman dute datuaren kulturan sakontzeko bidean. Behategia. https:\/\/behategia.eus\/eu\/hedabideek-aurrerapauso-handia-eman-dute-datuaren-kulturan-sakontzeko-bidean\/<\/p>\n<p>Cherubini, F., &amp; Nielsen, R. K. (2016). Editorial analytics: How news media are developing and using audience data and metrics (or. 46). Reuters Institute for the Study of Journalism. https:\/\/reutersinstitute.politics.ox.ac.uk\/our-research\/editorial-analytics-how-news-media-are-developing-and-using-audience-data-and-metrics<\/p>\n<p>Martinez-Juez, A. (2025). Datuaren kultura euskal komunikabideetan: Hekimen elkarteko komunikabideen egoeraren analisi kuantitatibo eta kualitatibo bat. In H. Castro &amp; L. Mimenza (Arg.), Euskal Hedabideen Urtekaria 2024-25 (or. 71\u201384). BEHATEGIA. https:\/\/behategia.eus\/eu\/urtekaria_artikulua\/9-2\/<\/p>\n<p>Mimenza-Castillo, L. (2023). Euskal hedabideen ingurune digitala neurtzeko analitika: Diagnostikoa eta proposamena \/ Data analytics to measure the digital environment of Basque media: diagnosis and proposal [Doktorego tesia]. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV\/EHU. http:\/\/addi.ehu.eus\/handle\/10810\/64075<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Murrizketa, kontrol, muga eta maskara arteko egunetan idatzi ziren BEHA ikerketa-proiektuaren lehen lerroak. Duela bost urte, 2021ean, diseinatu genuen Behategitik Hekimen elkartearekin batera \u00abEuskal audientzia ezagutzeko mugaz gaindiko proposamena: euskarazko komunikazio espazioaren neurketa digitala eguneratzeko ariketa\u00bb. Lehendabiziko urrats hori Euroeskualdeko Hiritartasuna proiektu-deialdiaren babesean abiatu zen (BEHATEGIA, 2021), eta horren ondotik etorri dira azken urteetan Euroeskualdearen&hellip;<\/p>\n","protected":false},"menu_order":7,"template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_links_to":"","_links_to_target":""},"class_list":["post-24455","urtekaria_artikulua","type-urtekaria_artikulua","status-publish","hentry","description-off"],"acf":[],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua\/24455","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua"}],"about":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/urtekaria_artikulua"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua\/24455\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24632,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua\/24455\/revisions\/24632"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24455"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}