{"id":14262,"date":"2023-06-21T10:11:06","date_gmt":"2023-06-21T09:11:06","guid":{"rendered":"https:\/\/behategia.eus\/?post_type=urtekaria_artikulua&#038;p=14262"},"modified":"2023-06-21T12:10:38","modified_gmt":"2023-06-21T11:10:38","slug":"14262","status":"publish","type":"urtekaria_artikulua","link":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/urtekaria_artikulua\/14262\/","title":{"rendered":"7. Migrazio eta kulturaniztasunaren tratamendua Hego Euskal Herriko tokiko euskal prentsan"},"content":{"rendered":"<p>\u00abGizarteari buruz dakiguna, are gehiago munduaren inguruan dakiguna, masei zuzendutako hedabideen bidez sumatzen dugu\u00bb esan zuen Niklas Luhmann-ek (2000) <span class=\"urtekaria_etzanda\">La realidad de los medios de masas liburuan. <\/span>Izan ere, komunikabideen bidez ezagutzen dugu errealitatea, eta horixe bera eraikitzen dute hedabideek. Walter Lippman-ek (2003) ere azaltzen du komunikabideak direla beste era batean ezagutu ezin diren gertaera eta errealitateei buruz jakiteko herritarrek duten bide nagusia, eta hori arriskutsua izan daiteke, ikuspegi bakarra eskaini ahal dezaketelako. Bi adituek baieztatzen dutenez, herritarrei ezinezkoa zaie informazioa zuzenean eta esperientzia propioz lortzea, eta bigarren eskuko iturrietara jotzen dute.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Estrella Gualdarentzat (2000: 23) \u00abkomunikabideek iritzi publikoa sentsibilizatu ahal dute, kontzientzia soziala sortu eta hezkuntzan eragin dezakete (\u2026) balio, estereotipo eta aurreiritzien transmisoreak ere izan daitezke. Askotan, sentsazionalismoa eta populismoa bultzatzen dituzte\u00bb. Eta, are, \u00abalbisteen hedapen azkarreko bideak direla eta, kultura sortu edo apurtzen dute, mezuen arabera; giza eskubideak bultzatu ditzakete, bakea indartu baita herritarren parte hartzerako tresnak izan ere\u00bb.<\/p>\n<p>Mario de la Fuente Garc\u00eda adituak dioenez, komunikabideek oinarrizko lan ideologikoa egiten dute:<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">\u00abBadira oinarri ideologiko zehatz batzuk sozializatzeko bide nagusia. Hori dela eta, komunikabideek immigrazioa arazotzat aurkezten badute, herritarrek horrela hautematen dute. (\u2026) Kazetaritza-diskurtsoaren lana bikoitza da: alde batetik, etorkinen inguruko irudikatze soziala eraikitzen du, arazoak sortzen dituen talde moduan irudikatuz, eta, bestetik, migranteekiko ditugun jarreren inguruan Chomsky eta Herman-ek (1988) kontsentsu soziala deitzen dutena eta \u201cgure gizartea\u201d tolerantea delako irudia sortzen ditu, non arrazakeria jarrera intzidental eta isolatua den\u201d (De la Fuente Garc\u00eda, 2004: 1051).<\/p>\n<p>Col.legi de Periodistes de Catalunya delakoak ere bere gidan (2010) jasotzen duenez, \u00abkomunikabide eta profesionalen papera da pertsonen testuinguru berriaren eta bere prozesuaren inguruan informatzen jakitea, eta hori egiteko modu bakarra kalitatezkoa kazetaritzaren bidea da, kultur aniztasuna aberastasun moduan ulertu behar duena\u00bb. Bide horretan, esaten dutenaren arabera, \u00abtopiko negatiboz aipatzen diren pertsonekiko pentsamendu eta jarrera baztertzaileak indartzen dituzte, eta pertsonen arteko ezagutza oztopatzen dute\u00bb.<\/p>\n<p>IFJ Kazetarien Nazioarteko Federazioak dionaren arabera, kultur-, tradizio- eta sinesmen-aniztasunak kontuan hartzen ez dituen kazetaritzak jarrera arrazistak eta muturreko politikak indartzen dituzten estereotipoak sustatzen dituelako kontzientzia hartu behar dute kazetariek. Era berean, jakin behar dute beren hitzek eta irudiek duten eraginaren berri, dela erroturiko beldurretan edo dela gizartean dagoen bazterketa sozialean<a href=\"7.TESTUA.html#footnote-008\">1<\/a>.<\/p>\n<p>Baina Manuel Lario Bastidak (2006: 15) jasotzen duenez, \u00abaskotan hedabideek eta kazetariek beraiek argudiatzen dute gutxiengoen inguruko informazioak hobetzeko gomendioek talka egiten dutela albistea zer den ezartzen duen logikarekin\u00bb. Logika hori arautzen dute \u00abberehalakotasunak, dramatikotasun edo ikusgarritasunak, eta informazioen zein horien analisien etnozentrismoak\u00bb.<\/p>\n<p>Bere aldetik, Manuel Campo Vidalen esanetan (2019) berriz, iritzi publikoak uste du Espainiako Estatuan benetan dauden baino pertsona migratzaile gehiago daudela; horien inguruan argitaratzen diren albiste gehienak negatiboak dira; hedabideen tratamendua aldatzen da gobernuan ezkerra edo eskuina dagoenean eta komunikabideetan ideologiak eragiten du tratamenduan.<\/p>\n<h2>Marko teorikoa<\/h2>\n<h3>Migrazioaren diskurtsoari buruzko ikerketak<\/h3>\n<p>Migrazioak hedabideetan duen trataera ikergai izan da azkenengo hamarkadetan Espainiako Estatuan; izan ere, beti existitu den arren, XXI. mendearekin batera, hegoaldeko herrietatik Europara heldu nahian zeuden pertsonen jarioa indartu zen 90eko hamarkadaren amaieran eta mende berriaren hasieran. 2000. urtean Almeriako Ejidon gertatutakoaren inguruan komunikabideek paper garrantzitsua jokatu zuten, eta hainbatetan hedatu diren islamofobia edota gorrotoaren diskurtsoa ere bultzatu zituzten. Gurean ere, DSBE eta iruzurra, edo bakarrrik dauden adingabekoak eta delinkuentzia batzen dituzten diskurtsoak maiz hedatu dira, besteak beste, zenbait hedabideren jokaeraren ondorioz<a href=\"7.TESTUA.html#footnote-007\">2<\/a>.<\/p>\n<p>Gaiaren inguruko bibliograf\u00eda ere zabala da Espainiako Estatutan. 1997an Teun A. Van Dijk-ek argitaratu zuen Racismo y an\u00e1lisis cr\u00edtico de los medios liburua; bi urte geroago, 1999n, Miguel S. Vall\u00e9s, M. Angeles Cea eta Antonio Izquierdo egileek Las encuestas sobre inmigraci\u00f3n en Espa\u00f1a y Europa liburuan ere jaso zituzten zeintzuk diren iritzi publikoan hedabideek eragiten dituzten diskurtsoak, eskaintzen dituzten edukien arabera. 2002an, berriz, Enrique Santamar\u00edak La inc\u00f3gnita del extra\u00f1o. Una aproximaci\u00f3n a la significaci\u00f3n sociol\u00f3gica de la \u00abinmigraci\u00f3n no comunitaria\u00bb liburua argitaratu zuen. 2006an, Manuel Lario Bastidak koordinatu zuen Medios de Comunicaci\u00f3n e Inmigraci\u00f3n izenburuko liburua, zeinetan immigrazioak hedabideetan duen trataerari buruz hamahiru egileren testuak jasotzen diren, haien artean migrazioaren inguruko ikerketa eta teorizazioan bibliografia luzea dutenen Teun A. Van Dijk, Antonio M. Ba\u00f1\u00f3n edo Peio M. Airbere besteak beste. Javier Alvarez G\u00e1lvez, aldiz, pertsona migranteek beren buruaz duten irudia eraikitzeko hedabideek duten paperari buruz aritu zen 2010ean.<\/p>\n<p>Ikerketei dagokienez, Xavier Gir\u00f3-k (2006) El Peri\u00f3dico, La Vanguardia, El Pa\u00eds eta Avui egunkarietako editorialak aztertu zituen 1999ko urritik 2002ko ekainera bitartean, pertsona migranteei buruz egunkari horiek ematen zuten irudia ikertzeko asmoz.<\/p>\n<p>Jose Alberto Garc\u00eda Avil\u00e9s eta Irene Bernal Carcelen adituek (2006) immigrazioaren inguruko irudia aztertu zuten telebistako albistegiak oinarritzat hartuta. Kulturarteko ikuspegitik dihardu bestalde Jose Miguel Labrin Elguetaren (2009) ikerketak. Rafael Xamb\u00f3-k (2010), berriz, immigrazioaren inguruan egindako diskurtso nagusiak aztertu zituen.<\/p>\n<p>2016an, Red Acoge delako sareak komunikabideak eta immigrazioari buruzko txosten bat argitaratu zuen; bertan 32 komunikabidetan agertutako 800 albiste aztertu ziren immigrazioaren eta babesaren inguruan islatzen zuten irudia eta informazioaren trataera ezagutzeko. Informazio horietan ondorioztatu zuten irudi negatiboaren nagusitasuna.<\/p>\n<p>Argitaratu gabeko ikerlanei dagokienez, 2011n, Alberto Durana Aostrik immigrazioaren trataeran baino kazetariengan jarri zuen arreta gaiari heltzeko, El perfil del periodista vasco y su formaci\u00f3n en el \u00e1mbito social de la inmigraci\u00f3n doktorego tesian. Estibaliz Garc\u00eda Chac\u00f3n-ek (2017) bere aldetik, El Correo egunkariak pertsona migranteen inguruan eskaintzen duen irudia aztertu zuen bere Gradu Amaierako Lanean. Mariona Codinach Fosas-ek (2015) Kataluniako Salt herriko telebistan Marokoko migranteen inguruko informazioetan kode deontologikoek ezarritako irizpideak bete ziren ala ez aztertu zuen, eta ikerketa horretan oinarrituta ikus-entzunezkoan immigrazioa egoki tratatzeko gomendio batzuk plazaratu zituen.<\/p>\n<p>UABen, Nikolas Lorite Garciak zuzentzen duen Migracom<a href=\"7.TESTUA.html#footnote-006\">3<\/a> behategian, hainbat ikerlan jasotzen dira hedabideek immigrazioa nola islatzen duten aztertzen dutenak. EHUn Ikuspegi<a href=\"7.TESTUA.html#footnote-005\">4<\/a> immigrazioaren euskal behatokiak analisi soziologikoak eskaintzen ditu bereziki, eta baita pertsona migratzaileekiko EAEko herritarrek duten iritziari buruzko barometroa ere.<\/p>\n<h3>Migrazioaren tratamendu egokirako gidak<\/h3>\n<p>Ikerketez gainera, kulturartekotasun eta migrazioaren arloan lan egiten duten erakunde eta elkarteek ere hedabideetan, sare sozialetan zein ahoz ahozko komunikazioan migrazioaren gaiari ematen zaion tratamenduari buruzko gomendioak jaso dituzte hainbat testutan. Eskuin muturreko ideologietatik bereziki, baina gure gizarteko beste hainbat arlotan ere, hedatuta dauden pertsona migranteekiko zurrumurru, estereotipo, gezur eta ikuspegi negatiboei, diskurtso xenofoboei zein gorrotozkoei aurre egitea bilatzen dute, baita kulturaniztasunak zein migrazioak eragiten dituen aspektu positiboak balorean jartzea ere. Atal honetan jaso ditugu horietako gida batzuk.<\/p>\n<p>Andaluziako Ikus-entzunezko Kontseiluak 2006an argitaratu zituen immigrazioaz hitz egiteko orduan kontuan hartu beharreko gomendioak. Aspektu negatiboak azpimarratzen dituen dimentsio bakarreko tratamendua baztertzeaz gainera, herritar guztioi dagozkien norberaren irudia babesteko eskubideak kontuan hartuta, etorkinek aurre egin behar dieten arazoez gain, gizarteari eragiten dizkieten onurak ere azaltzeko beharra jasotzen du, ikus-entzunezko operadoreei zein profesionalei zuzendutako gomendio-bilduman.<\/p>\n<p>El Observatorio espa\u00f1ol contra la Xenofobia y el Racismo delakoak Gu\u00eda Pr\u00e1ctica para los profesionales de la comunicaci\u00f3n: tratamiento medi\u00e1tico de la inmigraci\u00f3n argitaratu zuen (Send\u00edn Gutierrez eta Izquierdo Iranzo, 2008).<\/p>\n<p>2010ean Fundaci\u00f3n Secretariado Gitano delakoak Gu\u00eda pr\u00e1ctica para periodistas. Igualdad de trato, medios de comunicaci\u00f3n y comunidad gitana argitaratu zuen; pertsona ijitoen bazterketari aurre egiteko tresnak eskaini nahi zituen, eta horietako asko aplikagarriak dira pertsona etorkinen inguruan dauden diskurtso negatiboen aurka.<\/p>\n<p>2011n lehenengo edizioan eta 2016ko bigarren batean, Bartzelonako Udalak immigrazioari buruzko estereotipo eta zurrumurruei aurre egiteko gida argitaratu zuen, Zurrumurrurik EZ estrategiaren barruan (D-CAS, 2016).<\/p>\n<p>2013an, Kataluniako Consell del Audiovisualek Guia de llenguatge inclusiu. Inmigrac\u00f3, racisme i xenof\u00f2bia (Tortaja eta Muix\u00ed, 2013) argitaratu zuen.<\/p>\n<p>2014ean, MDA (Mesa per la Diversitat de l\u2019Audiovisual) delakoak ikus-entzunezko profesionalei zuzendutako gida argitaratu zuen: Eines per la diversitat: Per als profesfionals de la comunicaci\u00f3 audiovisual.<\/p>\n<p>Gurean, Harresiak Apurtuz taldeak argitaratu zuen 2007an Inmigrazioa eta Hedabideak. Kazetaritzako jardunbide egokien eskuliburua, Kataluniako Kazetarien Elkargoaren Kazetaritzako Estilo Liburua oinarritzat hartuta.<\/p>\n<p>2015ean, CEAR Euskadik Kazetariak xenofobiaren aurka. Endredatzen ez uzteko gida (Argote, 2015) izenburuko gida argitaratu zuen. 2019an, berriz, errefuxiatuen aldeko erakundeak egile beraren Herritarrak diskurtso politiko xenofoboen aurka. Suteen aurkako gida plazaratu zuen.<\/p>\n<h3>Migrazioari buruzko gezurrei aurre egiteko web tresnak<\/h3>\n<p>Aipatutako gidez gainera, Red Acoge delako erakundetik https:\/\/inmigracionalismo.es\/ delako egitasmoa dugu. Immigrazioari buruzko albisteetako sentsazionalismoa salatzen dute bertan; webgunearen eta sare sozialen bidez espainiar hedabideetan agertzen diren migrazioari buruzko informazio faltsuak zein sentsazionalismo helburuz argitaratutakoak eta estereotipo negatiboenak indartzen dituzten albisteak salatuta. Lankidetzan egindako egitasmoa da, eta herritarrok ere gonbidatzen gaituzte albiste horiek jaso eta salatzera. Hori dela eta, hiru arlo tematiko nagusitan sailkatzen dute albiste-bilduma: kriminalizazioa, estereotipoak eta alarmismoa.<\/p>\n<p>2014an, Mugak eta SOS Racismo erakundeek Herramientas para un tratamiento adecuado de la inmigraci\u00f3n. Gu\u00eda did\u00e1ctica y propuesta de espacio web dirigida y coordenada por el Observatorio de la Diversidad en los medios delako gunea sortu zuten: http:\/\/medios.mugak.eus.<\/p>\n<p>Baina komunikabideek pertsona migratzaileen eta immigrazioaren inguruan eraikitzen duten diskurtsoaz gainera, Internetek eta sare sozialek ere erantzukizun handia dutelakoan, Proxi proiektuak El Pais, El Mundo eta 20 Minutos egunkarietako albisteei egindako iruzkinetan (euskarri digitaletan) oinarrituta, Interneteko gorroto-diskurtsoa nola eratzen den eta aurre egiteko modua zein den aztertu zuen 2015ean. Ikerketa horren emaitzak ezagutzera ematea ez ezik, Interneten eta sare sozialetan hedatzen ari diren gorroto-diskurtsoei aurre egitea izan dute helburu sorreratik horretarako sortutako http:\/\/www.observatorioproxi.org\/ orrialdean. Hemen ere edonork parte hartu dezake eta pertsona atzerritarren kontra zabaltzen diren diskurtsoak salatu.<\/p>\n<p>Sare sozialetan presentzia handia duten fake news edo albiste faltsuek askotan dituzte pertsona migranteak protagonistatzat. Gezur horiei aurre egiteko \u00abMaldito Bulo\u00bb eta \u00abMaldita inmigraci\u00f3n\u00bb egitasmoak jaio ziren eta Internet aukeratu zuten hedatzeko bide: https:\/\/maldita.es\/malditobulo\/. Hauek ere lankidetzan lan egiteko plataformak dira, eta herritarrei gonbitea luzatzen diete etorkinen ikuspegi negatiboa goraipatzen duten albiste eta edukiak salatzeko, bereziki errealitate desitxuratuak edo zuzenean gezurrak eskaintzen dituztenean.<\/p>\n<h3>Migrazioa eta kulturaniztasuna hedabideetan<\/h3>\n<p>Lan honen helburua tokiko euskal prentsak jatorri atzerritarra duten pertsonak, migratzaile eta errefuxiatuak, baita migrazioa eta kulturaniztasuna ere nola islatzen dituen aztertzea da. Horretarako, hedabideek gai horien inguruan eskaintzen dituzten diskurtso nagusiak zeintzuk diren sailkatu ditugu.<\/p>\n<p>Bartzelonako Antirumors delako gidan (D-CAS, 2016: 19-20) mendabaldetik dauden kulturaniztasunari buruzko hiru ikuskera nagusi bereizten dituzte:<\/p>\n<p>a) Etnozentrikoa: gure kultur balioak erabiltzen ditugu beste kutur testuinguru anitzetatik datozen pertsonak epaitzeko.<\/p>\n<p>b) Unibertsalista: gure kultura eta bere manifestazioak onenak dira, ez soilik guretzat baizik beste kulturentzat ere.<\/p>\n<p>c) Misioa: gure kultura ez da soilik onena guretzat eta besteentzat, gainera badugu misio bat, besteei \u00abbide zuzena erakustea\u00bb; hau da, zentzu horretan, beste kulturei \u00ablagundu\u00bb egin behar diegu \u00abgure balioak\u00bb onenak direlako.<\/p>\n<p>Finean, aditu batzuen iritziz, lau dira diskurtso nagusiak immigrazioaren inguruan: (1) etnozentrismoa edo europarzentrismoa, (2) arrazakeria, (3) xenofobia eta (4) ontasuna edo \u00abbuenismo\u00bb delakoa. Diskurtso horiek agerikoak izan daitezke, adibidez, DSBE eta iruzurra batzen dituzten kanpainetan; sutilak edo ezkutukoak, immigrazioa arazotzat edo balio negatiboei lotuta agertzen denean (delituen egileak, trataren biktimak); edo, ikustezinak, besterik gabe, agertzen ez direnean, medioetan azaltzen ez direnean. Hau da, pertsona migratzaileak ez erakutsiz, iturri moduan ez erabiliz edo albisteen \u2014bereziki positiboen\u2014 protagonista legez ez agertuz. Horrela aurreko diskurtsoak indar daitezke.<\/p>\n<p>Antonio Ba\u00f1\u00f3n Hern\u00e1ndezek (2006: 29), berriz, zazpi diskurtso-mota bereizten ditu baloratzen den taldearen partaide izan edo ez izatearekin lotuta: konprometitua, aldarrikatzailea, baztertzailea, autobaztertzailea, amore-emalea, etsia, eta prebentiboa edo segregatzailea. Bere esanetan, komunikabideak mota horretako eztabaiden transmisore nagusiak dira, eta erregulatzen dituzte haien gorabeherak eta intentsitatea.<\/p>\n<p>Mario de la Fuente Garciak La argumentaci\u00f3n en el discurso period\u00edstico sobre la inmigraci\u00f3n doktorego-tesian azaltzen duenez, \u00abetorkinen inguruko diskurtso mediatikoa nagusiki alteritatearen kontzeptutik eraikitzen da. Besteak ezberdinak dira, gureetatik oso urruti dauden ohiturak eta bizitza-ikuspegiak dituzte\u00bb (De la Fuente Garcia, 2011: 161). Baina bere ustez horrek ez luke inolako arazorik askotan era negatiboan jasoko ez balitz.<\/p>\n<p>Kulturaniztasunari buruz, egile honek berak esaten du taldearen barruan dauden kultura aniztasunak edo desberdintasunak positibotzat jotzen direla, baina beste talde soziokulturalei dagokienean, aldiz, ezberdintasun horiek bateraezinak izaten direla \u00abgureak\u00bb direnekin. Gainera, beste hori, etorkina, talde homogeneoa balitz bezala hartzen da (De la Fuente Garcia, 2011: 169).<\/p>\n<p>Ondorioz, De la Fuenteren iritziz, immigrazioaren inguruan bi diskurtso-mota nagusi ematen dira: exotaldearen kideen homogeneizazioa eta aniztasun, kulturaniztasun edo kulturartekotasun kontzeptuek duten konnotazio positibo edo negatiboen aplikazioa (De la Fuente Garcia, 2011: 171).<\/p>\n<h3>Migrazioa eta kulturaniztasuna Hego Euskal Herrian<\/h3>\n<p>Ikuspegi immigraziorako euskal behategiaren arabera, jatorri atzerritarra duten 221.992 pertsona bizi ziren EAEn 2019an, biztanleriaren % 10,05. Hego Euskal Herrian, aldiz, gure mugetatik kanpo jaiotako 286.049 pertsona bizi ziren (% 10); horietako 64.057, Nafarroan. Herrialdeen arabera, berriz, honakoa litzateke banaketa zehatza:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-14267\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-14-26endik.png\" alt=\"\" width=\"417\" height=\"327\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-14-26endik.png 417w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-14-26endik-300x235.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 417px) 100vw, 417px\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hain zuzen, Ikuspegi immigraziorako Euskal Behategiaren 2019ko barometroaren arabera, EAEko biztanleriaren erdiak baino gutxiagok uste du Euskadin bizi den atzerriko biztanle kopurua handiegia edo nahikoa dela (% 48,4). Pertzepzio horrek igoera txiki bat izan du azken urtean (+1,9 puntu); eta biztanleriaren %21,1k uste du Euskadin etorkin gehiegi dagoela. Dena den, kezka horren inguruan galdetuta, herritarrek zazpigarren lekuan jartzen dute migrazioa hautematen dituzten arazo nagusien artean \u2014langabezia, pentsioak edo etxebizitzaren atzetik\u2014 (Ikuspegi, 2019: 8).<\/p>\n<p>Hala eta guztiz ere, Hego Euskal Herrian oro har, eta EAEn zehazki, migrazio-jarioa Espainiako Estatuko beste zonaldetan baino txikiagoa izan arren, eragile sozialek eta erakundeek hasiera batetik aurreikusi zuten gizartean hedatzen ari ziren diskurtso xenofobo-arrazistei eta zurrumurruei aurre egin behar zitzaiela. Hori dela eta, 2011n Zurrumurrurik EZ<a href=\"7.TESTUA.html#footnote-004\">5<\/a> izeneko egitasmoa jarri zen martxan hainbat erakunderen eskutik, Bartzelonako Antirumors proiektuaren metodologian oinarrituta<a href=\"7.TESTUA.html#footnote-003\">6<\/a>. Azken horrek pertsona migratzaileen inguruko estereotipo, uste eta albiste faltsuei aurre egiteko formakuntza eskaintzen die herritarrei, mezu xenofoboen aurkako eragile aktibo bihur daitezen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2>Metodologia<\/h2>\n<p>Ikerketa lan honetan, tokiko euskal prentsan migrazioak, pertsona atzerritarrek eta kulturartekotasunak edota kultur aniztasunak nola jasotzen diren aztertu dugu. Horretarako, Hego Euskal Herriko tokiko euskal prentsako hamar aldizkari (paperezko aleak) hartu dira, lurraldetasunaren arteko oreka mantenduta: Arabako Aiaraldea; Nafarroako Guaixe eta Ttipi-ttapa; Bizkaiko Anboto, Hiruka, Geuria eta Begitu; eta Gipuzkoako Goiena, Eta Kitto! eta Noaua.<\/p>\n<p>Azterketa-epealdiari dagokionez, 2019ko urtarriletik abendura bitartean argitaratutako 11 ale hartu dira kontuan. Astekarien kasuan (Goiena, Eta Kitto!, Naoua, Guaixe, Anboto eta Hiruka), hilabete bakoitzean aste ezberdinetako zenbakiak hartu dira. Hamabostekarien kasuan (Aiaraldea, Begitu eta Ttipi-ttapa), hamabostaldiak txandakatu dira. Geuria izan da hilabetekari bakarra, eta kasu horretan ale guztiak aztertu dira.<\/p>\n<p>Osotara, aztergai den gaiarekin zerikusia duten 186 eduki aztertu ditugu: argazkiak, albisteak, elkarrizketak edo beste motako informazio- zein iritzi-artikuluak. Izan ere, kontuan hartu ditugu ez soilik migrazioa, babesa, xenofobia, arrazakeria edo kulturaniztasuna bezalako gaiak hizpide dituzten edukiak, baita beste zerbaitetaz ari diren informazio, argazki, iritzi, eta abarrak ere, beti ere ikergaiarekin lotutako edukia sartzen badute (adibidez, eskolari buruzko albiste bat eta argazkian kultur edo azal kolorearen aniztasuna islatzen da). Kasu batzuetan, aldiz, arrazializatuak diren edo abizen atzerritarra duten pertsona batzuk ezin izan ditugu \u00abmigratzaile\u00bb edo \u00abatzerritar\u00bb moduan sailkatu horretarako beste daturik ez zegoelako.<\/p>\n<p>Aztertutako eduki bakoitzari buruzko fitxa bana egin da, eta horietan kontuan hartu dira honako epigrafeak: edukiaren protagonista, jatorri atzerritarrekoa edo pertsona arrazializatua den ala ez, generoa, gaia eta emandako ikuspegia. Hasiera batean, edukiak \u00abpositibo\/negatibo\/neutro\u00bb kategorietan sailkatu baziren ere, sailkapen hori nahikoa ez zela-eta, beste balio batzuk ere sartu behar izan ziren kodeketan: elkarkidetza, lankidetza, salaketa edota asistentzialismoa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2>Emaitzak<\/h2>\n<h3>Migrazioaren presentzia txikia<\/h3>\n<p>Aztertutako 110 aldizkarietatik 74tan, hau da, bi herenetan, aurkitu ditugu kulturaniztasunarekin edo migrazioarekin zerikusia duten edukiak edo pertsona atzerritar zein migratzaileak protagonista dituztenak: orotara 186 albiste, argazki, iritzi edota beste motako informazio jaso dira. Soilik Goiena-n topatu dugu aztergai den gaiarekin lotutako edukiren bat ale guztietan; kontrara, Begitu-n zenbaki batean baino ez ditugu aurkitu pertsona migratzaileak informazioaren protagonista moduan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-14269\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-16-35endik.png\" alt=\"\" width=\"429\" height=\"211\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-16-35endik.png 429w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-16-35endik-300x148.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 429px) 100vw, 429px\" \/><\/p>\n<p>Iritzien artean, zortzi artikulutan egileek migrazioa edo kulturaniztasuna izan zituzten hizpide, eta horien erdiak Goiena-n argitaratu ziren.<\/p>\n<p>Eduki horietako protagonistei dagokienez, 96 kasutan izan dira pertsona migratzaile edo arrazializatuak<a href=\"7.TESTUA.html#footnote-002\">7<\/a> protagonista, hau da, % 51,6. Jatorriari erreparatzen badiogu, atzerritar jatorria duten 56 pertsonaren sorterria ezagutzen dugu: kopuru handiena Latinoamerikatik euskal herritartuak dira (21), ondoren magrebtarrak ditugu (17), europarrak (12) eta Sahara azpikoak (6). Horretaz gainera, Asiatik heldutako bi protagonista ere baditugu, Pakistandik Eibarrera heldutako Ahsem Lamamusa (Eta Kitto! aldizkariaren 1122. alean), eta Siriatik babes bila Zornotzara iritsitako Moussaoui familia (Anboto 785. alean). Azkenik, AEBko Tim Johnson-ek bere bizipena azaltzen du Zornotzako barnetegiari buruz Anboto aldizkarian<a href=\"7.TESTUA.html#footnote-001\">8<\/a> argitaratutako \u00abZornotzako Barnetegian 101 lagun dabiltza euskara ikasten eta praktikatzen\u00bb erreportajean.<\/p>\n<p>Aztertutako aldizkarietan, ordea, ez dugu pertsona migraturen batek sinaturiko artikulurik, ez informazirik, ezta iritzirik ere, aurkitu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Ikuspegi negatiborik ez<\/h3>\n<p>Ikerlan honetan aztertutako 186 edukitatik soilik bitan esan dezakegu migrazioa konnotazio negatiboa duen albiste edo gai batekin lotua izan zela. 2019ko apirilaren 16ko Eta Kitto! aldizkarian \u00abTerrorismo klase guztien kontrako manifestazi\u00f1ua\u00bb izenburuko albistea argitaratzen da, non pertsona musulmanak<a href=\"7.TESTUA.html#footnote-000\">9<\/a> Zelanda Berrian izandako atentatuaren kontra manifestatzen diren, argazkian ikusten den legez. Beste aldetik, martxoaren 29an Goiena astekarian, Amelia Tiganus aktibista feminista errumaniarrak prostituzioaren eta trataren inguruan hitz egiten du \u00abProstituzio-etxeetan abusurako objektu bat zara\u00bb izenburuko elkarrizketan. Dena den, ez batean eta ez bestean ez da ikuspegi negatibotik azaltzen. Lehenengo albistean, Zelanda Berrian 51 pertsona hil ziren supremazista zuri batek bi meskitaren aurka egindako atentatuetan; baina titularrean \u00abterrorismo klase guztiak\u00bb aipatzen dira, islamarekin lotu ohi baita askotan terrorismoa, bereziki 2015ean Parisen eta 2016an Nizan izandako atentatuen ondoren. Bestalde, prostituzioa eta pertsonen trata maiz lotzen dira migrazioarekin; Goiena-n, berriz, Amelia Tiganus biktima agertu beharrean, bizirik dirauen emakume aktibista moduan agertzen da, elkarrizketaren protagonista ez ezik, bere bizitzaren protagonista gisa, alegia.<\/p>\n<p>Era berean, ikertutako aldizkarietan delitu bakarraren berri aurkitu da, baina kasu horretan ere ez da aipatzen gaizkilearen jatorria edo nazionalitatea. Horrek irakurketa bikoitza du: edo bertakoa da, eta kasu horretan ez da datu hori eman ohi; edo, jatorri atzerritarra izanda, ez da azaltzen, kazetaritzaren praktika onak aplikatuta. Dena den, ez dugu daturik ez bata ez bestea baieztatzeko.<\/p>\n<p>Horiez gain, migrazioa arazotzat jotzen da hiru informaziotan; adibidez, Hiruka-ren 144. alean, ume atzerritarrak eskolan nola integratu hizpide duen albistean.<\/p>\n<h3>Elkartasun mezuak nagusi<\/h3>\n<p>Esan bezala, aztertutako ia eduki guztietan migrazioa edo kulturanizta-sunarekiko ikuspegia positiboa izan da. Baina, dudarik gabe, elkartasunaren ikuspegia gailentzen da besteen gainetik. Izan ere, aztertutako edukien % 28 dira elkartasunetik azaltzen dutenak migrazio edo kulturaniztasun gaien trataera. Aipatzekoa, gainera, Greziako errefuxiatuentzako guneetan eta Saharako zelaietan bizi direnentzako arropa edo bestelako produktuen bilketen inguruko informazio asko topatzen ditugula (% 11), gaiari ikuspegi asistentzialetik so egiten diotenak. Beste herrietan kooperante gisa egon diren edo dauden euskaldunak edota lankidetza-proiektuak ere hizpide dira edukien % 12tan (22). Pertsona migratzaileen harrera ere hizpide da bederatzi informazio edo iruditan (% 5).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-14271\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-18-21endik.png\" alt=\"\" width=\"596\" height=\"604\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-18-21endik.png 596w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-18-21endik-296x300.png 296w\" sizes=\"auto, (max-width: 596px) 100vw, 596px\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Pertsona migranteekiko aurreiritzien eta estereotipoen aurka borrokatzeko kontzientziazio-kanpainak (Zurrumurrurik EZ egitasmoa hain zuzen ere) bost albistetan dira hizpide. Horietako hiru Geuria-n eta bana Guaixe eta Hiruka-n. Ildo horretan, Zurrumurrurik EZ estrategiaren barruan formakuntza espezifikoa eskaini zaie Topaguneko aldizkarietako kazetariei, hain zuzen ere migratzaileekiko zabaltzen diren albiste faltsuei eta aurreiritziei aurre egiteko.<\/p>\n<p>19 informazio edo iritzitan (% 10) ikuspegi politikoa nagusitzen da. Izan ere, errefuxiatuekiko elkartasunaz gainera, pertsonak beren herrietatik ihes egitera behartzen dituzten arrazoiak ere azaltzen dira hainbatetan. Azpimarratzekoa da otsaileko Hiruka-ren 144. alean eskaintzen den argazki-erreportajea: 2018ko udan egindako Mugak Zabalduz karabanari buruzkoa da (bertan parte hartu zuen Uribe Kostako aldizkariko kazetari batek). Bolivia edo Saharako egoerak eta Tarajalen sarraskiak \u2014batzuk aipatzearren\u2014 ere badute tokia.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-14273\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-19-14endik.png\" alt=\"\" width=\"611\" height=\"386\" srcset=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-19-14endik.png 611w, https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-19-14endik-300x190.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 611px) 100vw, 611px\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Aniztasunaren isla<\/h3>\n<p>Euskal gizartean gertatzen ari diren aldaketen eta aniztasunaren isla ere topatzen dugu komunikabideetan, nahiz eta oraindik pertsona migratzaile edo arrazializatuen presentzia txikia den informazioetan (esan bezala, bat ere ez erredaktore edo iritzi-sinatzaileen artean). Esan daiteke 63 edukitan kulturaniztasuna eta kulturartekotasuna erakusten dutela tokiko aldizkariek. Eibarko Eta Kitto! aldizkarian, esaterako, \u00abEibartHARTUak\u00bb sekzioa dugu, zeinetan Eibarren bizi diren jatorri atzerritarra duten pertsonek beren bizipenak azaltzen dituzten, baita Eibarrekiko eta Euskal Herriarekiko duten harremana ere. Irudi normalizatu horren isla ere badira agertzen diren lekukotasunak edozein gairen ingurukoak izatea; esaterako, Geuria-n hauteskundeen inguruan edo Hiruka-n inauguratu berri zen Antzokiaren inguruan egiten diren kaleko inkestetan.<\/p>\n<p>Irailaren 6ko Anboto aldizkarian (774. alea), esaterako, \u00abEdertasuna ulertzeko modu guztiek dute tokia Durango Fashion Gauean\u00bb erreportajean, besteak beste bi gazte senegaldarren esperientzia jasotzen da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-14275\" src=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/pantaila-argazkia-2023-06-21-11-20-00endik.png\" alt=\"\" width=\"265\" height=\"214\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hala ere, esan beharra dago, umeei zuzendutako denbora-pasen atalean \u2014hainbat aldizkaritan partekatzen dena\u2014 ez dela gizarteko aniztasun hori islatzen, eta ez dela pertsona arrazializaturik aurkitu horietan.<\/p>\n<p>Euskaltasuna agertzen da normalizazio edo elkarbizitzaren ezaugarri gisa aztertutako edukien % 4n. Esaterako, Korrikaren inguruko hiru informaziotan ahotsa ematen zaie mugaz kanpo jaiotako pertsonei. Anboto aldizkariaren 771. alean, Zornotzako Barnetegiaren inguruko erreportajean, bertan ikasten ari diren Tim Johnson estatu batuarraren eta Cosima Franke alemaniarraren testigantzak jasotzen dira. Horiez gain, euskara ere presente dago jatorri atzerritarra duten bizilagunei hainbat aldizkaritan egindako elkarrizketetan.<\/p>\n<p>Feminismoaren inguruko lau albistetan (% 2) emakume anitzak agertzen dira, ez soilik hitzekin baizik eta irudietan ere.<\/p>\n<p>Sei edukitan soilik (% 3) elkarrizketatzen da aditu moduan jatorri atzerritarreko pertsona bat: Norma Vazquez mexikarra Anboto eta Goiena-n egindako elkarrizketetan; Amelia Tiganus errumaniarra, Carlos Rey-Surman britaniarra, Arghar Farhadi zinegile irandarra eta Hakim Flissi musikaria. Kirolari buruzko hiru albistetan protagonistak migratzaileak dira. Kasu batean eliteko kirolaria da, Real Madrilen jokatzen duen Vinicius izeneko futbolaria; beste bietan, aldiz, lasterketa ezberdinak irabazi dituzten atleta magrebtarrak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2>Ondorioak<\/h2>\n<p>Tokiko aldizkarietako edukien (informazioak, iritziak eta irudiak) azterketan oinarrituta, migrazioa edo kulturaniztasuna islatzeko orduan praktika onak nagusitzen direla ondoriozta dezakegu; hala ere, egon badaude, hobetu beharreko aspektu batzuk. Hurrengo lerroetan horien azalpena egingo dugu:<\/p>\n<p><strong>a) Praktika onei dagokienean ondoriozta dezakeguna:<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Ez dugu diskurtso xenofobo edo arrazistarik aurkitu aztertutako aldizkarietan. Era berean, ez da lotzen pertsona migratzailerik balio negatiboren bat duen iritzi, ikuspegi edo gertaerekin.<\/li>\n<li>Migrazioarekin zerikusirik ez duten gaien inguruko informazioetan zein irudietan pertsona migratzaile eta arrazializatuen presentzia sartzen da normalizazio zeinu moduan (hau da, beste herritarren maila berean). Hauteskundeak, moda desfilea, euskara ikasketak eta beste gai batzuen inguruko edukietan agertzen dira pertsona migratzaileak, eta ez soilik beraien aipamen zuzena egiten duten albiste edo artikuluetan. Halaber, euskarazko komunikabideak direnez aztergai, behin baino gehiagotan pertsona atzerritarrek euskara ikasteko egiten duten ahalegina ere azpimarratzen da, bizikidetza-ezaugarri positibo moduan.<\/li>\n<li>Elkartasuna, bizikidetza eta kulturaniztasuna maiz agertzen diren balore positiboak dira. Egoera okerrago batean dauden herriekiko lankidetza eta pertsona migratzaile edo errefuxiatuekiko elkartasuna hizpide dituzten informazioek ere leku handia dute, diskurtso \u00abona\u00bb edo \u00abbuenista\u00bb delakoa agerian utziz maiz. Gainera, maila baxuagoan bada ere, salaketa politikoa eta pertsonen eta herrien egoerak eragiten dituzten arrazoiak ere azaltzen dira.<\/li>\n<li>Pertsona migratzaileekiko eta errefuxiatuekiko diskurtso estereotipatuaren aurkako kontzientziazioak lekua du informazioetan. Zurrumurruen aurkako estrategiaren berri ematen dute. Aipagarria da nabarmen Topagunean dauden hainbat aldizkarik formakuntza jaso dutela pertsona migratzaileen inguruan dauden uste, gezur eta albiste faltsuei aurre egiteko eta kulturaniztasunaren aberastasuna balorean jartzeko.<strong>b) Hobetu beharreko artean, honako hauek azpimarratzeko:<\/strong><\/li>\n<li>Pertsona migratzaileen presentzia oraindik txikia da euskal prentsan. Aldizkari batzuetan ia anekdotikoa. Hizkuntza ez partekatzeak \u2014euskaldun kopurua txikiagoa da atzerritarren artean bertakoen artean baino\u2014 eragindako urrunketa izan badaiteke ere, horren atzetik aurreiritziak eta elkarren arteko ezagutza falta egon daitezke. Horren aurrean, komunitatera eta euskarara hurbiltzeko tresna bihur daitezke komunikabide hauek. Izan ere, tokiko prentsa herri-komunitatetik hurbilen dagoen hedabidea izanda, elkarkidetza bultzatzeko tresna egokia izan daiteke.<\/li>\n<li>Ondo legoke, ahal den neurrian, pertsona migratzaileak informazio iturrien artean, adituetan, kolaboratzaileetan eta erredakzioetan sartzea. Izan ere, horrek lagunduko lieke ahots propioa izaten.<\/li>\n<li>Oraindik ere pertsona migratzaileak eta atzerritarrak \u00abbesteak\u00bb moduan agertzen dira askotan. Bertakoekin duten diferentzia agerian geratzen da. Badago, gainera, diskurtso amore-emalea: batzuetan atzerritarrak edo errefuxiatuak lagunduak izan behar duten pertsonak balira bezala azaltzen dira. Askotan, \u00abbesteen\u00bb inguruan ahots \u00abzuriek\u00bb hitz egiten dute albisteetan: lankidetza proiektuetan egindakoa, laguntzera joan direnen sentipenak, eta abar.<\/li>\n<li>Umeentzako irudietan, kulturaniztasuna \u2014baita beste aniztasun motak ere\u2014 agertu beharko lirateke. Denbora-pasetan agertzen diren ume guztiak zuriak dira, eta ez dute islatzen gero eta ohikoagoa den eskola errealitatea.<\/li>\n<\/ul>\n<h2><\/h2>\n<h2>Bibliografia<\/h2>\n<p lang=\"es-ES\">\u00c1lvarez G\u00e1lvez, Javier (2010): \u00abInmigraci\u00f3n e im\u00e1genes medi\u00e1ticas: an\u00e1lisis cualitativo de la autopercepci\u00f3n de los inmigrantes\u00bb, Mediaciones Sociales. Revista de Ciencias Sociales y de la Comunicaci\u00f3n, (6), 93-119 or., Universidad Complutense de Madrid, &lt;http:\/\/www.ucm.es\/info\/mediars&gt;.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Argote, Rosabel (2015): Kazetariak xenofobiaren aurka. Endredatzen ez uzteko gida, CEAR-Euskadi, Bilbao.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Argote, Rosabel (2019): Herritarrak diskurtso politiko xenofoboen aurka. Suteen aurkako gida, CEAR-Euskadi, Bilbao.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Ba\u00f1\u00f3n Hern\u00e1ndez, Antonio M. (2006): \u00abAn\u00e1lisis cr\u00edtico del discurso de los medios de comunicaci\u00f3n sobre las personas emigradas. Una mirada personal\u00bb, Mart\u00ednez Lirola, Mar\u00eda (Ed.), Inmigraci\u00f3n, discurso y medios de comunicaci\u00f3n, Alicante, Instituto Alicantino de Cultura Juan Gil-Albert.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Campo Vidal, Manuel (2019): \u00abTratamiento en Medios de la Inmigraci\u00f3n\u00bb, DSN, Comit\u00e9 Especializado de Inmigraci\u00f3n fen\u00f3meno migratorio en Espa\u00f1a, Reflexiones desde el \u00e1mbito de la Seguridad Nacional, 17-26 or.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Col.legi de Periodistes de Catalunya (2010): Guia sobre el tratamento de la diversitat cultural en els mitjans de comunicaci\u00f3.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Consejo Audiovisual de Andaluc\u00eda (2006): Recomendaciones del Consejo Audiovisual de Andaluc\u00eda sobre el tratamiento de la Inmigraci\u00f3n en los medios audiovisuales, &lt;www.consejoaudiovisualdeandalucia.es\/sites\/default\/files\/recomendaciones\/Recomendaciones_2006_02_Tratamiento%20inmigracion.pdf&gt;.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">D-CAS (Col\u2022lectiu d\u2019Analistes Socials) (2016): GUIA PR\u00c0CTICA PER A L\u2019AGENT ANTIRUMORS Com combatre els rumors i estereotips sobre la diversitat cultural a Barcelona, Barcelona: \u00c0rea de Drets de la Ciutadania, Participaci\u00f3 i Transpar\u00e8ncia Ajuntament de Barcelona.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">De la Fuente Garcia, Mario A. (2011): La argumentaci\u00f3n en el discurso period\u00edstico sobre la inmigraci\u00f3n, Tesis doctoral. Leon: Universidad de Le\u00f3n.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">De la Fuente Garc\u00eda, Mario A. (2004): \u00abAn\u00e1lisis cr\u00edtico del discurso y racismo en los medios de comunicaci\u00f3n\u00bb, Actas del V Congreso de Ling\u00fc\u00edstica General 2002, 1047-1057 or., Madrid, Arco Libros.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Durana Aostri, A. (2011): El perfil del periodista vasco y su formaci\u00f3n en el \u00e1mbito social de la inmigraci\u00f3n.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Fosas Codinach, M. (2015): El tratamiento informativo de la inmigraci\u00f3n marroqu\u00ed en la televisi\u00f3n: el caso de Salt, Barcelona: UAB.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Fundaci\u00f3n Secretariado Gitano (2010): Gu\u00eda pr\u00e1ctica para periodistas. Igualdad de trato, medios de comunicaci\u00f3n y comunidad gitana, Madril, 2010.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Garc\u00eda Aviles, J. A. eta Bernal Carcelen, I. (2006): \u00abEl tratamiento de la inmigraci\u00f3n en los informativos televisivos\u00bb, Revista de Ciencias Sociales y Jur\u00eddicas de la Universidad de Elche, 80-91 or.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Garc\u00eda Chac\u00f3n, Est\u00edbaliz (2017): Nola erakusten digute hedabideek pertsona migranteak?: El Correo egunkariaren analisia, Gradu Amaierako Lana, Leioa.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Gir\u00f3, X. (2006): \u00abPrensa escrita e inmigraci\u00f3n\u00bb, Zer:Revista de estudios de comunicaci\u00f3n = Komunikazio ikasketen aldizkaria, 20, 253-270 or.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Gualda Caballero, Estrella (2000): \u00abSolidaridad y medios de comunciaci\u00f3n: una dif\u00edcil articulaci\u00f3n\u00bb, Comunicar, 15, 21-27 or.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Gutierrez Paz, Arantza (2017a): \u00bfC\u00f3mo enfrentar el discurso del odio desde los medios y las redes sociales?, Semana de la Comunicaci\u00f3n Alternativa, Pueblos aldizkaria, &lt;http:\/\/www.revistapueblos.org\/semana-comunicacion\/arantza-gutierrez-agente-antirrumor-habla-sobre-como-enfrentar-el-discurso-del-odio\/&gt;.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Gutierrez Paz, Arantza (2017b): Haiek eta gu. Hedabideek eraikitzen duten bestearen ideiari aurre egiteko komunikazio barneratzailea lantzen, Zenaudi.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Gutierrez Paz, Arantza (2017c): Komunikabideak eta gorroto delituak, Errenteria.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Harresiak Apurtuz (2007): Inmigrazioa eta Hedabideak. Kazetaritzako jardunbide egokien eskuliburua, Bilbao, Harresiak Apurtuz.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Ikuspegi (2019): Barometro: Jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzioak eta jarrerak, &lt;https:\/\/www.ikuspegi.eu&gt;.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Labrin Elgueta, J. M. (2009): \u00abMigraci\u00f3n y medios de comunicaci\u00f3n: elementos para su an\u00e1lisis desde una perspectiva intercultural\u00bb, Perspectivas de la comunicaci\u00f3n, 2 (1), 66-74 or.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Lario Bastida, Manuel (2006): Medios de Comunicaci\u00f3n e Inmigraci\u00f3n, Murcia: Convivir sin racismo, Programa CAM, Encuento CAM &#8211; Obra Social.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Lippman, W. (2003): La opini\u00f3n P\u00fablica, Madrid, Langre.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Luhmann, N. (2000): La realidad de los medios de masas, Bartzelona, Anthropos.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Mesa per a la Diversitat en l\u2019Audiovisual (MDA) (2014): Eines per la diversitat: Per als professionals de la comunicaci\u00f3 audiovisual, &lt;https:\/\/catalunyadevreporter.files.wordpress.com\/2014\/09\/eines_per_a_la_diversitat.pdf&gt;.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Mugak\/SOS Racismo (2014): Herramientas para un tratamiento adecuado de la inmigraci\u00f3n. Gu\u00eda did\u00e1ctica y propuesta de espacio web dirigida y coordenada por el Observatorio de la Diversidad en los medios, &lt;http:\/\/medios.mugak.eus\/&gt;.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Proxi. (2015): Proyecto online contra la xenofobia y la intolerancia, Bartzelona.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Red Acoge (2016): Estudio sobre periodismo e inmigraci\u00f3n en los medios de comunicaci\u00f3n: agentes de integraci\u00f3n y cohesi\u00f3n socia, &lt;http:\/\/www.redacoge.org\/mm\/file\/Informe_Inmigracionalismo_4_v2.pdf&gt;.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Santamar\u00eda, Enrique (2002): La inc\u00f3gnita del extra\u00f1o. Una aproximaci\u00f3n a la significaci\u00f3n sociol\u00f3gica de la \u00abinmigraci\u00f3n no comunitaria\u00bb, Rub\u00ed, Anthropos.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Send\u00edn Gutierrez, Jos\u00e9 Carlos eta Izquierdo Iranzo, Patricia (2008): Gu\u00eda Pr\u00e1ctica para los profesionales de la comunicaci\u00f3n: tratamiento medi\u00e1tico de la inmigraci\u00f3n, &lt;http:\/\/www.mitramiss.gob.es\/oberaxe\/es\/publicaciones\/documentos\/documento_0066.htm&gt;.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Tortaja, I., d\u2019Argemir, D. C., eta Marta Muix\u00ed, R. M. (2013): Guia de llenguatge inclusiu. Immigraci\u00f3, racisme i xenof\u00f2bia, Barcelona: Consell de l\u2019Audiovisual de Catalunya Mesa per a la Diversitat en l\u2019Audiovisual.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Vall\u00e9s, M. S., eta Cea, Maria \u00c4ngeles (1999): Las encuestas sobre inmigraci\u00f3n en Espa\u00f1a y Europa, Madrid: IMSERSO.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Van Dijk, Teun A. (1997): Racismo y an\u00e1lisis cr\u00edtico de los medios, Bartzelona: Paid\u00f3s Ib\u00e9rica.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Xamb\u00f3, R. (2010): \u00abLa inmigraci\u00f3n en los medios de comunicaci\u00f3n: tendencias discursivas\u00bb, Arxius de Ciencias Sociales (23), 161-171 or.<\/p>\n<p>Webgrafia<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Bartzelonako Antirumors egitasmoa: https:\/\/ajuntament.barcelona.cat\/bcnacciointercultural\/ca\/estrategia-bcn-antirumors\/que-fem-estrategia-antirumors<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Ikuspegi, Inmigrazioaren Euskal Behategia: http:\/\/www.ikuspegi.eus<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Inmigracionalismo: www.inmigracionalismo.org\/es\/<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Maldita inmigraci\u00f3n: https:\/\/maldita.es\/malditobulo\/<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Maldito bulo: https:\/\/maldita.es\/malditobulo\/<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">PROXI, zibergorrotoaren kontrako orria: http:\/\/www.observatorioproxi.org\/<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Red Acoge (Andaluc\u00eda, Ceuta y Melilla): https:\/\/stoprumores.com\/que-es-stop-rumores\/<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Red Antirrumores Andaluc\u00eda: http:\/\/www.redantirrumores.org\/inicio<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">SGR &#8211; MIGRACOM &#8211; Observatorio y Grupo de Investigaci\u00f3n en Migraci\u00f3n y Comunicaci\u00f3n: https:\/\/www.uab.cat\/web\/la-investigacion\/migracom-1274251163556.html<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Zaragoza Antirrumores: https:\/\/www.zaragoza.es\/sede\/portal\/derechos-sociales\/casa-culturas\/antirrumores\/<\/p>\n<p lang=\"es-ES\">Zurrumurruen aurkako Sarea: https:\/\/zurrumurrurikez.eus<\/p>\n<hr \/>\n<p><a href=\"7.TESTUA.html#footnote-008-backlink\">1<\/a>.- Recomendaciones de la Federaci\u00f3n Internacional de Periodistas (IFJ) sobre el Informe del D\u00eda Europeo del Observatorio de los Medios realizado por OL\/MCM http:\/\/mugak.eu\/observatorio-de-medios\/buenas-practicas webgunean.<\/p>\n<p><a href=\"7.TESTUA.html#footnote-007-backlink\">2<\/a>.- Artikulo honen idazleak zenbait hedabidek argitaratzen dituzten albiste batzuen atzean dagoen ikuspegi xenofoboa agerian utzi du formakuntza ezberdinetarako bildutako adibideetan oinarrituta, eta bestelako lanak ere zabaldu ditu (ikus esaterako 2017a, 2017b eta 2017c).<\/p>\n<p><a href=\"7.TESTUA.html#footnote-006-backlink\">3<\/a>.- Migracom behategiaren webgunea: www.migracom.com<\/p>\n<p><a href=\"7.TESTUA.html#footnote-005-backlink\">4<\/a>.- Ikuspegi immigrazioaren euskal behatokiaren webgunea: http:\/\/www.ikuspegi.eus<\/p>\n<p><a href=\"7.TESTUA.html#footnote-004-backlink\">5<\/a>.- Zurrumurrurik EZ egitasmoaren webgunea: https:\/\/zurrumurrurikez.eus\/<\/p>\n<p><a href=\"7.TESTUA.html#footnote-003-backlink\">6<\/a>.- Antirumors metodologiaren erreferentzia: https:\/\/ajuntament.barcelona.cat\/bcnacciointercultural\/ca\/estrategia-bcn-antirumors\/que-fem-estrategia-antirumors<\/p>\n<p><a href=\"7.TESTUA.html#footnote-002-backlink\">7<\/a>.- Kulturaniztasunaren ageriko adierazpidea dugu pertsonen azal kolorea. Argazkietan pertsona arrazializatuak agertzen direnean kontuan hartu dira, jatorri atzerritarra duten ala ez jakitea posiblea izan ez arren.<\/p>\n<p><a href=\"7.TESTUA.html#footnote-001-backlink\">8<\/a>.- Anboto astekariaren 771. alean, 2019ko uztailaren 12ko alean.<\/p>\n<p><a href=\"7.TESTUA.html#footnote-000-backlink\">9<\/a>.- Musulmanak direla hautematen dugu emakumeek hijab zapia jantzita daramatelako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abGizarteari buruz dakiguna, are gehiago munduaren inguruan dakiguna, masei zuzendutako hedabideen bidez sumatzen dugu\u00bb esan zuen Niklas Luhmann-ek (2000) La realidad de los medios de masas liburuan. Izan ere, komunikabideen bidez ezagutzen dugu errealitatea, eta horixe bera eraikitzen dute hedabideek. Walter Lippman-ek (2003) ere azaltzen du komunikabideak direla beste era batean ezagutu ezin diren gertaera&hellip;<\/p>\n","protected":false},"menu_order":52,"template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_links_to":"","_links_to_target":""},"class_list":["post-14262","urtekaria_artikulua","type-urtekaria_artikulua","status-publish","hentry","description-off"],"acf":[],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua\/14262","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua"}],"about":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/urtekaria_artikulua"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua\/14262\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":14277,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/urtekaria_artikulua\/14262\/revisions\/14277"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14262"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}