{"id":1567,"date":"2020-07-29T17:38:45","date_gmt":"2020-07-29T16:38:45","guid":{"rendered":"https:\/\/behategia.eus\/?p=1567"},"modified":"2020-07-29T17:40:21","modified_gmt":"2020-07-29T16:40:21","slug":"euskal-hedabideen-urtekaria-2019-ikerketa-tresnak-zeure-esku","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/euskal-hedabideen-urtekaria-2019-ikerketa-tresnak-zeure-esku\/","title":{"rendered":"Euskal Hedabideen Urtekaria 2019: ikerketa (tresnak) zeure esku"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Euskal Hedabideen Behategiaren laugarren urtea izan da 2019a<\/strong> eta emandako urratsak garrantzitsuak bezain ezinbestekoak izan dira euskarazko komunikabideen eremuan. Urte hasierako gertakari nagusia euskarazko hedabideen finantzazioa hobetzeko akordioa izan den honetan, Behategiak ikerketa bideratzeko hainbat bide abiatu ditu: komunikazio digitala eta sare sozialen afera edota euskarazko komunikabideen kartografiaren eguneraketa, besteak beste. Ikerketa lerroak eta ikerketa tresnak, biak ala biak bideratzeko lanei ekin zaie, eta emaitzak 2020an zehar argitaratuko dira. Bestalde, euskarazko komunikazioaren erronkez eta aukerez hausnartzeko lehen pausuak ere eman dira, eta bide horrek ere izango du segida.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurrera begira gauden arren, aurtengo bilduma honetan 2019ari hasieratik amaierara arteko begirada sakona luzatzeaz gain, premiazkoak diren hainbat eztabaidagai eta horiek ahalbidetzeko azterketak ere badakartzagu orriotan. <strong>Hamalau laneko bilduma da <em><a href=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/07\/urtekaria2019web.pdf\" class=\"aioseop-link\">Euskal Hedabideen Urtekaria 2019<\/a><\/em><\/strong>, hogeita sei egileren begiradek eta Euskal Hedabideak elkarteak osatutako diagnostikoa eta gogoeta. <strong>Inoizko bilduma zabalena<\/strong>, bai egileen aniztasunagatik (sektoreko kazetariak, unibertsitate ezberdinetako ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak, eta erakundetako ordezkariak), bai gaitegiaren dibertsitateagatik, bai lanaren bolumenagatik ere. Zalantzarik gabe, Urtekaria deitzen den arren, dagokion urteaz harago doazen azterketa eta gogoeten bilduma da honakoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Hasteko, <strong>\u00ab2019, urte garrantzitsua euskal hedabideentzat\u00bb kronika<\/strong>n urte osoko gertakizunen errepasoa egin du HEKIMEN euskal hedabideen elkarteko koordinatzaileak. <strong>Igor Astibia Teiletxea<\/strong>ren testuak digitalizazio prozesuaren azkartzea du hizpide, ikus-entzunezko plataformen ugaritzea, 5G teknologiaren hedapenean emandako lehen pausoak, <em>fake news<\/em> eta <em>deep fake<\/em> fenomenoak eta kazetaritzaren aurkako 2019ko erasoak. Gurera etorrita, aldiz, euskal hedabideen gorabeherak ere aztertu ditu kronikaren bigarren atalean.<\/p>\n\n\n\n<p>Bigarren lana UPV\/EHUko irakasle eta ikertzaile <strong>Miren Manias Mu\u00f1oz<\/strong>ek sinatzen du: <strong>\u00abIkus-entzunezko kontsumo ohituren aldaketa, aktore globalak eta euskarazko edukiak\u00bb<\/strong>. Artikulu labur honetan, ikus-entzunezko kontsumo ohituren aldaketetatik abiatuta aktore globalen xehetasunak eta itsaso infinitu horretan sakabanatutako euskarazko edukien lekukotzak bildu ditu. Azken puntuan, lau urratsetako proposamen batekin amaitzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurten bi lan sinatu dituzte euskal hedabideen sektorean lanean ari diren kazetariek. <strong>\u00abZ<em>urriolako Butaka<\/em> telebista saioa: zazpiak bat, euskal zinemaren berri emateko\u00bb<\/strong> izenburupean kontatu ditu BERRIAko <strong>Urtzi Urkizu Adrian<\/strong>ek elkarlanean abiatu eta elkarlanean sakonduz sortutako Zinemaldiaren inguruko saioaren nondik norakoak. <strong>\u00abBai, irratia; NAIZ irratia\u00bb <\/strong>lanean, berriz, <strong>Ion Telleria Barrena<\/strong>k azken urteetan euskarazko irratigintzan gertatu den jaiotza baten berri dakar, transmedia ideiei segika ehundutako euskarazko irrati nazionala.<\/p>\n\n\n\n<p>Irratiaz mintzo da Urtekariko bosgarren lana ere: <strong>\u00abGazteria eta irratia aro digitalean: nazioarteko praktiken azterketa, euskal gazteen iritziak eta aurrera begirako proposamenak\u00bb<\/strong> izenburua jarri diote Mondragon Unibertsitateko ikasle eta irakasle diren <strong>Andrea Aramburu Goienetxea, Maider Arrocha Herrero, Xabier Perez Vitoria eta Aitor Zuberogoitia Espilla<\/strong>k beren analisiari. Euskal Herriko gazteen musika eta entretenimendu-edukien kontsumoa ikertu dute, euskarazko eskaintzan sumatzen dituzten hutsuneak identifikatzeko asmoz eta Gaztea irratiarentzat zortzi urratseko proposamen bat egitea xede.<\/p>\n\n\n\n<p>Seigarren lanak iazko edizioan abiatutako arnasa luzeko kazetaritzaren inguruko ikerketari ematen dio segida. <strong>\u00ab<em>Fast or slow<\/em>: zein da albisteen geroa? Nazioarteko 25 adituk eta Euskal Herriko 500 irakurlek arnasa luzeko kazetaritza aztertu dute\u00bb<\/strong> izeneko lana sinatu dute UPV\/EHUko HGH ikerketa taldeko <strong>Itsaso Manias Mu\u00f1oz, Guillermo Gurrutxaga Rekondo eta Txema Ramirez de la Piscina Martinez<\/strong>ek. Aldakortasuna, azkartasuna eta aniztasuna dira nagusi gizartean bezala komunikazioan ere, eta testuinguru aldakor horren abiaduraren aterkipean mintzo dira artikulu honetan albisteen geroaz. Berrien berehalako kontsumoa nagusitzen ari den honetan, arnasa luzeko kazetaritzaren etorkizuna zer nolakoa izango den jakiteko asmoz.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Arantza Gutierrez Paz<\/strong>en sinadurapean dator zazpigarren lana, <strong>\u00abMigrazioa eta kulturaniztasunaren tratamendua Hego Euskal Herriko tokiko euskal prentsan\u00bb<\/strong>. UPV\/EHUko irakasleak eta Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan ikerketa taldeko ikertzaileak egindako tokiko aldizkarietako edukien azterketan, migrazioa edo kulturaniztasuna islatzeko orduan praktika onak nagusitzen direla ondorioztatu du; hala ere, egon badaude, hobetu beharreko aspektu batzuk eta horien zerrenda ere egin du.<\/p>\n\n\n\n<p>Zortzigarren eta bederatzigarren lanek ohiko tandema osatzen dute: lehenik, <strong>\u00abHekimen elkarteko webguneak 2019. urtean\u00bb <\/strong>lanak, euskal hedabideen analitikak ditu hizpide. CodeSyntax enpresako <strong>Josu Azpillaga Labaka eta Mikel Lizarralde Asurmendi<\/strong>k sinatutako azterketak 2019an Hekimen elkarteko webguneetan izandako 28,5 milioi saioen nondik norakoak aletu dituzte, % 18ko hazkundea azaltzeko asmoz. Bigarrenik, sare sozialetako analitikak jasotzen ditu <strong>\u00abEuskarazko komunikabideak besteen bihotzetan: Facebook eta Instagram sareen su beroa\u00bb <\/strong>lanak. Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile eta UPV\/EHUko NOR ikerketa taldeko kide den <strong>Libe Mimenza Castillo<\/strong>k estreinakoz bildu ditu Instagram sareko datuak, eta 2019ko aldagaiei erreparatuta, argi dio euskarazko hedabideen kasuan behintzat, Facebooken gainbeherarik ez dela gertatu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u00abGazteek gustuko dituzten ikus-entzunezkoak\u00bb <\/strong>da hamargarren artikuluaren izenburua. Applika ikerketa proiektuko kide eta UPV\/EHUko NOR ikerketa taldeko ikertzaile diren <strong>Edorta Arana Arrieta, Bea Narbaiza Amillategi eta Jon Iriarte Mendiola<\/strong>k sinatutakoa da lana. Bertan, Euskal Herriko Unibertsitateko 800 ikasle inguruk osatzen duten panela baliatzen dute ikasleen ikus-entzunezko kontsumoen gaineko informazio zabala, zehatza eta gaurkotua jasotzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Hamaikagarrena bi lanek osatutako blokea da. Artikulu nagusia Elhuyar Fundazioko I+G unitateko <strong>Zuhaitz Beloki Leitza eta Xabier Saralegi Urizar<\/strong>rek idatzitakoa da, <strong>\u00abEuskarazko prentsaren narratibaren ardatz geografikoak aztertzen testuen meatzaritza eta Wikidata uztartuz\u00bb<\/strong>. Euskal Herriko egitura administratiboa zein konplexua den jakinda, euskarazko prentsak eraikitako narratiban hori nola islatzen den aztertu dute albisteetatik pertsona-, erakunde- eta leku-izenak erauzi eta kontsultatzeko metodo automatiko bat sortuta. Blokea osatzeko, gaiarekin lotutako artikulu laburra idatzi dute Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile diren <strong>Eneko Bidegain Aire, Ainhoa Larra\u00f1aga Elorza eta Zuri\u00f1e Maguregi Sanchez<\/strong>ek, <strong>\u00abEuskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan\u00bb<\/strong>: Izenik ez duenak ba al dauka izanik? Izanik ez duenak eduki ote dezake izenik?<\/p>\n\n\n\n<p>Hamabigarren blokea da, hain zuzen, 2019ko euskal hedabideen sektoreko gertakizun nagusiena biltzen duen atala. Artikulu printzipalean, <strong>\u00abEuskara hutsezko hedabideak eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak: 1980-2020\u00bb<\/strong>, UPV\/EHUko irakasle eta ikertzaile <strong>Elixabete Larrinaga Artetxe<\/strong>k azken lau hamarkadetako dirulaguntzen bilakaera zer nolakoa izan den azaltzen du xehe-xehe. Bestetik, 2019an lortutako akordioaren inguruko hausnarketa bana idatzi dute <strong>Estibaliz Alkorta Barragan<\/strong>, Euskara Sustatzeko Eusko Jaurlaritzako zuzendariak eta <strong>Igor Astibia Teiletxea<\/strong>, HEKIMEN Euskal Hedabideen Elkarteko koordinatzaileak: <strong>\u00abEuskal komunikazioaren joko zelai berria\u00bb<\/strong> eta <strong>\u00abPauso garrantzitsua euskarazko hedabideen egonkortasuna bermatzeko bidean\u00bb<\/strong> izenburupean, hurrenez hurren.<\/p>\n\n\n\n<p>Ipar Euskal Herriko euskarazko hedabideentzat ere urte garrantzitsua izan da igarotakoa, gogoeta prozesu betean murgildu baitziren 2019an zehar. Horren emaitza da <strong>\u00abEUSKAL HEDABIDEAK: Iparraldeko egoeraren diagnostikoa\u00bb<\/strong>, Urtekari honetako hamahirugarren lana. <strong>Euskal Hedabideak elkartea<\/strong> osatzen duten komunikabide guztiek (<em>Euskal Irratiak federazioa<\/em>, <em>Kanaldude Telebista<\/em>, <em>Ipar Euskal Herriko Hitza<\/em>, <em>Herria astekaria<\/em>, <em>Kazeta.eus<\/em>) sinatutako dokumentua da, audientzia, ekoizpena edota zabalpena bezalako ardatzak dakartzana.<\/p>\n\n\n\n<p>Azkenik, hamalaugarren azterketa, UPV\/EHUko HEKA ikerketa taldeko proiektu-buruak sinatzen du, <strong>I\u00f1aki Zabaleta Urkiola<\/strong>k. <strong>\u00abMinoritatetasuna erraietan. Europako hizkuntz minoritateen hedabideak eta kazetaritza: errealitatea, garapena eta funtzioak\u00bb<\/strong> izenburua jarri dio urte luzetako ikerketa biltzen duen artikulu mamitsuari. Euskaratik eta Euskal Herritik atera eta Europako gainontzeko hizkuntza gutxiagotuengana garamatza azterlan zabalak. Ideia honekin abiatzen da eta hauxe hautatu dugu aurkezpen testu hau amaitzeko aipu legez: \u00abEuropa mailan, hamar eurotatik zortzi erakunde publikoetatik etorri arren, hizkuntz minoritateen komunikabideen finantzaketa inbertsio sozial, kultural eta ekonomikoaren paradigmatik definitu behar da, laguntza edo asistentziaren diskurtsoa baztertuz\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrenbestez, 2019an aurrerantz emandako urratsek ekar dezatela arnasa, eta izan daitezela elkarrekin aurrerago joateko lehen pausoa. Bitartean, ikerketa eta ikerketa tresnak eskaintzen eta jendarteratzen jarraituko du Behategiak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Hedabideen Behategiaren laugarren urtea izan da 2019a eta emandako urratsak garrantzitsuak bezain ezinbestekoak izan dira euskarazko komunikabideen eremuan. Urte hasierako gertakari nagusia euskarazko hedabideen finantzazioa hobetzeko akordioa izan den honetan, Behategiak ikerketa bideratzeko hainbat bide abiatu ditu: komunikazio digitala eta sare sozialen afera edota euskarazko komunikabideen kartografiaren eguneraketa, besteak beste. Ikerketa lerroak eta ikerketa&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1568,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[2],"tags":[219,205,201,210,214,141,213,221,218,222,27,121,208,147,223,200,83,160,206,215,211,71,202,212,198,209,39,197,199,204,217,216,220],"class_list":["post-1567","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","tag-ainhoa-larranaga-elorza","tag-aitor-zuberogoitia-espilla","tag-andrea-aramburu-goienetxea","tag-arantza-gutierrez-paz","tag-bea-narbaiza-amillategi","tag-codesyntax","tag-edorta-arana-arrieta","tag-elixabete-larrinaga-artetxe","tag-eneko-bidegain-aire","tag-estibaliz-alkorta-barragan","tag-euskal-hedabideak","tag-euskal-hedabideen-urtekaria","tag-guillermo-gurrutxaga-rekondo","tag-igor-astibia","tag-inaki-zabaleta-urkiola","tag-ion-telleria","tag-ipar-euskal-herria","tag-ipar-euskal-herriko-euskal-hedabideak","tag-itsaso-manias-munoz","tag-jon-iriarte-mendiola","tag-josu-azpillaga-labaka","tag-libe-mimenza","tag-maider-arrocha-herrero","tag-mikel-lizarralde-asurmendi","tag-miren-manias","tag-txema-ramirez-de-la-piscina-martinez","tag-urtekaria","tag-urtekaria-2019","tag-urtzi-urkizu","tag-xabier-perez-vitoria","tag-xabier-saralegi-urizar","tag-zuhaitz-beloki-leitza","tag-zurine-maguregi-sanchez","category-2","description-off"],"acf":[],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1567","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1567"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1567\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1569,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1567\/revisions\/1569"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1568"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1567"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1567"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1567"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}