{"id":1061,"date":"2016-05-09T12:48:14","date_gmt":"2016-05-09T11:48:14","guid":{"rendered":"https:\/\/behategia.eus\/?p=1061"},"modified":"2016-05-11T08:54:35","modified_gmt":"2016-05-11T07:54:35","slug":"media-pluralism-monitor-2015","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/media-pluralism-monitor-2015\/","title":{"rendered":"Media Pluralism Monitor 2015"},"content":{"rendered":"<h5>Iturria: Media Pluralism\u00a0Monitor<\/h5>\n<p><\/br><br \/>\nEspainian \u201ceuskarrien arteko hedabide-jabetzan kontzentrazio nabarmena\u201d dago, eta horrek \u201cmerkatuaren pluraltasunari\u201d eragiten dio. Hala ondorioztatu du 2015eko <a href=\"http:\/\/monitor.cmpf.eui.eu\/mpm2015\/results\/\"><u>Media Pluralism Monitor<\/u><\/a> ikerketak, 2009tik Europar Batasuneko hainbat estatu kideetako hedabide-sistemak urtero aztertzen dituen <a href=\"http:\/\/cmpf.eui.eu\/People.aspx#staff\"><u>Centre for Media Pluralism and Media Freedom<\/u><\/a> zentroaren lanak, hain zuzen ere.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Izan ere, MPMk azaltzen duenez, \u201clegeak zehazten du konpainia batek ezin duela akziorik izan telebista banatzaile batean baino gehiagotan\u201d, baina, aldi berean, \u201cez dago euskarrien arteko jabetza-araurik\u201d. Txostenak argitzen du hiru konpainiek kontrolatzen dutela merkatuaren %58, eta hori litzatekeela, hain zuzen ere, Espainiako hedabide-sistemaren arazorik larriena.Hala, komunikabideen\u00a0jabetzaren erregistroek ez dute hedabideen, telekomunikazio enpresen eta bestelako korporazioen arteko harremanen berri ematen, eta, hortaz, jabego-gardentasunari lotutako arauak betearazteko arazoak identifikatzen ditu.<\/p>\n<p><\/br><\/p>\n<h5 style=\"text-align: right;\"><\/h5>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>Adierazpen askatasunari mozala<\/em><\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bestalde, <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/mozal-legearen-mehatxua\"><u>Mozal Legea<\/u><\/a> \u201cprentsa askatasunari lotutako kezkarik nabarmenetako bat\u201d ordezkatzen du MPMren irudiko. Halaber, aipatu legeak zigortzen dituen jokabideen inguruko erredakzioa \u201czehazgabea\u201d dela adierazten du, eta, hortaz, \u201cinterpretaziorako tartea\u201d uzten duela. Arlo digitalean ere adierazpen askatasunaren aurkako arriskuak gora egiten du txostenaren esanetan. Hala, webguneak blokeatzeko erabakia \u201cprozedura adminitratiboetan eta ez judizialetan\u201d oinarrituta dago, eta horren ondorioz \u201cinterneten bidez zabaltzen den informazioa mugatzeko ardura dutenen independentziaren inguruko kezka handitzen ari da\u201d.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Kazetarien babes mekanismoen atalean, elkarte profesionalen eta sindikatuen eraginkortasun eza nabarmentzen du lanak. Langileen bi elkarte mota horiek kazetarien independentzia bermatzeko mekanismorik eta indarrik ez dutela zehazten da, presio editorialen inguruko salaketak ugariak direla gehituaz. Horrez gain, Espainiako irrati-telebista publikoaren zuzendaritza batzordea \u201ckonsumitzaileen zein kazetarien elkarteek eta sindikatuek emandako gomendioei garrantzi handirik eman gabe\u201d lan egiten duela zehazten du lanak. Oro har, RTVEren zuzedaritza organoetako partaideak izendatzeko adostasun politikoa egotearen baldintza indargabetu dute aldaketa legalek, eta kontrol mekanismoak \u201ceraginkortasunik gabeak\u201d direla azaltzen du txostenak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Halaber, itzaldura analogikoak hedabide komunitarioen gainbeheran eragina izan du, eta, ondorioz, irabazi asmorik gabeko komunikazio proiektu gehienek YouTube moduko plataformetan lan egiten hasteko erabakia hartu dute, emitzeko lizentzia lortzeko ezintasuna medio. Irratiaren kasuan, gizarte mugimendu berriei lotutako zenbait kate salbuespen gisa aurkezten dituen arren, irrati komunitarioek \u201caudientzia mugatua\u201d dutela gaineratzen du MPMren lanak. Horrez gain, ohartarazten du Espainian ez dagoela \u201chedabideen inguruko heziketa\u201d lantzen duen departamenturik edo plangintza zehatzik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>Aldaketa proposamenak<\/em><\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ondorioz, lege erreformak \u201cbeharrezkoak\u201d dira txostenaren arabera: \u201clege argia eta eraginkorrak onartu beharko lirateke gardentasuna hobetzeko, batez ere euskarrien arteko hedabide-jabetzaren alorrean\u201d.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bestalde, merkatu digitalak \u201cliberalizatu\u201d beharko liratekeela uste dute egileek, \u201clehiakortasuna handitu eta banda zabalaren kostuak (Europako garestienak) murrizteko\u201d. Aldi berean, estatuak \u201czerbitzu digital berrietara sarbide unibertsala bermatu beharko luke\u201d.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Azkenik, MPMren iritziz politikariek hedabide publikoen kudeaketan eta ordezkaritzan \u201ceragin handiegia\u201d izan dute, eta aniztasuna bermatzeko \u201cgizarte eragileen presentzia handitu behar dute\u201d. Zehazki, profesionalak, kazetariak, unibertsitateak eta eduki ekoizleak erabakitze prozesuen parte bilakatzea \u201cgarrantzitsua\u201d dela adierazten du txostenak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Urtekaria osatzeko datuak 2015eko apiriletik urrira bildu ziren. Guztira, Europar Batasuneko 19 estatutan burutu da ikerketa; Ipar Euskal Herriko hedabideek bizi duten ekosistema, alegia, Frantziako komunikabide-sistemarena, ez du aztertu MPMk.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iturria: Media Pluralism\u00a0Monitor Espainian \u201ceuskarrien arteko hedabide-jabetzan kontzentrazio nabarmena\u201d dago, eta horrek \u201cmerkatuaren pluraltasunari\u201d eragiten dio. Hala ondorioztatu du 2015eko Media Pluralism Monitor ikerketak, 2009tik Europar Batasuneko hainbat estatu kideetako hedabide-sistemak urtero aztertzen dituen Centre for Media Pluralism and Media Freedom zentroaren lanak, hain zuzen ere. Izan ere, MPMk azaltzen duenez, \u201clegeak zehazten du konpainia&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1064,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-1061","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-2","description-off"],"acf":[],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1061","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1061"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1061\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1121,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1061\/revisions\/1121"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1064"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1061"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1061"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1061"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}