{"id":24508,"date":"2026-02-27T10:49:40","date_gmt":"2026-02-27T09:49:40","guid":{"rendered":"https:\/\/behategia.eus\/?p=24508"},"modified":"2026-02-27T14:45:49","modified_gmt":"2026-02-27T13:45:49","slug":"urtekaria-2025-26-argitaratu-dugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/behategia.eus\/en\/urtekaria-2025-26-argitaratu-dugu\/","title":{"rendered":"Urtekaria 2025-2026 argitaratu dugu"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Euskal Hedabideen Urtekaria 2025-2026 argitaratu du Behategiak, eta aurten aurkezpena Euskal Irratien egoitzan egin du, Uztaritzen.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Euskal irratiek presentzia nabarmena dute aurtengo alean. Azken urtean emandako urratsak (irratien elkartea indartzen, webguneak berritzen, estrategia digitala diseinatzen&#8230;) eta DAB+ sistemaren aurrean daukaten erronka nabarmentzeko moduko gaiak dira. Hori da, berez, Euskal Hedabideen Behategiak argitaratzen duen Urtekariaren zeregin nagusia: 2025ean emandako urratsen eta egindako ikerketen berri ematen du eta 2026ra begira dauden erronkak eta egitasmoak jasotzen ditu; horrekin batera, gordailu lana ere egiten du, aurrerantzean garai hau arakatu nahi duenarentzat informazio bilduma aberatsa osatuz.\u00a0 Aurkezpenean, Hibai Castro Egia eta Libe Mimenza Castillo Behategiko kideak, Igor Astibia Teiletxea Hekimen elkarteko zuzendaria eta Lukas Hiriart Euskararen Erakunde Publikoko ordezkaria izan dira Euskal Irratietako uhinetan, Jose Luis Aizpuru esatariarekin argitalpena zuzenean aurkezten. <\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" class=\"wp-embedded-content\" sandbox=\"allow-scripts\" security=\"restricted\" title=\"Euskal Hedabideen Urtekariaren aurkezpena (2025-2026)\" width=\"560\" height=\"315\" src=\"https:\/\/peertube.eus\/videos\/embed\/cx5kRfWsnp47yc5Y3UhZBy#?secret=GoRiuH6yc3\" data-secret=\"GoRiuH6yc3\"><\/iframe><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Edukiei dagokionez, lehen artikuluak urtearen errepasoa egiten du eta euskarazko hedabideei loturiko gertakizun, erronka eta egitasmo nagusiak, aletzen ditu; bereziki azken dirulaguntza deialdian zentratzen da Igor Astibia Teiletxearen testua eta berak dioen bezala, esparru horretan egindako lanak fruitu batzuk eman ditu baina gabezia batzuk ere agerian geratu dira.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Nazioarteko panoramari begiratzen dio hurrengo artikuluak. Aurtengoan Pello Urzelai Berriako IKT arduradunak eta iganderoko Kazetaritza ardatz buletinaren egileak idatzi du eta zenbait ideia aipatzekoak dira: arreta jartzen du lehendabizi kazetarien giza eskubideen eta prentsa asakatasunaren eremuan eta datu argigarri bat ematen du 2025a esparru horretan urte beltza izan dela esateko: <\/span><\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">2025ean munduan hildako kazetarien % 40tik gora Gazan hil ditu Israelgo armadak.<\/span><\/span><\/span> <span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Mugarik Gabeko Kazetarien txostena aipatzen du iturri gisa. Beste gai bat ere jorratzen du, albisteekiko mesfidantza; eta hor azken urteotako joerak segitzen du bere horretan, adimen artifizial sortzaile gero eta aurreratuagoarekin sortutako eduki faltsuek elikatzen dute mesfidantza hori. Horrekin estuki lotuta, erronka bikoitza jasotzen du artikuluak: alde batetik, bilaketaren paradigma aldatzen ari da, joerak ikusten dira eta iturri batzuen arabera 3 urtean ia erdia murriztuko da google bezalako bilatzaileetatk datorkien trafikoa hedabideei (honen ordez, chat bidezko galde-erantzunak indarra hartzen ari dira). Hori da adimen artifizialak dakarren erronka bat, eta bestea da teknologia berri horien aplikazioa bera, zertan aplikatu, non egin inbertsioak, antolaketa\u2026 buruhauste horiek. Gehiago ere biltzen du artikuluak, eduki sortzaileen fenomeno indartsua, adibidez, eta abar.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Urtekarian badago ere iritziari irekitzen zaion atal bat, Sinadura atala. Oraingoan Ane Zuazubiskar I\u00f1arra kazetari eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak idazten du eta esan behar da ausarta izan dela planteatzen duen gaiarekin, debate interesgarria dagoelako hor: merezi du osorik irakurtzeak, baina aipatzekoak dira berak esandako batzuk.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Berak dio, sare sozialetaz hizketan, askotan kontrakotasuna ere sortzen diguten aplikazio arrakastatsu horiek, gehienak Amerikako Estatu Batuetakoak direnak, euskal edukiz bete behar direla, publikoz beterik dauden plaza digitalak direlako <\/span><\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\"><i>&lt;&lt;Ez dezagun erabaki ertzeko plazatxoetara joatea, plaza handian egotea garrantzitsua eta estrategikoa ez balitz moduan&gt;&gt;. <\/i><\/span><\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Esan bezala, bere ekarpena egiten du debaterako.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Jarraian datozen artikuluetan badaukagu, esan bezala, Euskal Irratien gainekoa, Teixa Ihidoyk idatzitakoa; badago ere EITBko plataforma guztien 2025eko datuak azaltzen dituen artikulua: Primeran, Makusi, Guau, Orain, etbOn\u2026helburu bezala milioi bat erabiltzaile izan nahi dituzte erregistratuta plataforma guztiak baturik, eta horren herena daukate orain. Elhuyarren Zientzia.eus eraberritua azaltzen digu Aitziber Agirre Ruiz de Arkautek eta, ondoren, Libe Mimenza Castillok BEHA proiektuaren errepasoa egiten du, euskal hedabideak analitika digitalaren perspektiban jartzeko proiektua. Atal hau ixteko, Euskararen Erakunde Publikoko Lukas Hiriartek azaltzen du Kazetaritza Euskaraz Unibertsitate Diplomaren egitasmoa.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Artikulu luzeen atalean, ikerketari eta azterlanei egiten zaie lekua, eta aurtengo alean lantzen diren gaiak hauexek dira:<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\"><i>&lt;&lt;Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren eta Hamaikaren balio soziala&gt;&gt; <\/i><\/span><\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">, Mondragon Unibertsitateko Ane Zuazubiskar I\u00f1arra eta Eneko Bidegain Aireren eskutik. Era honetako aurreko lanekin gertatu den bezala \u2014sei komunikabideren inpaktu soziala aztertu da honezkero urtekarietan\u2014, ez dago zalantzarik euskarazko bi hedabide hauek gizarteari egiten dioten ekarpenaren inguruan, maila sozial eta kulturalean, ondo esplikatzen dute hori artikuluan. Eta eremu ekonomikoan ere, jasotako dirulaguntzak baino dexentez gehiago itzultzen diote gizarteari bi kasuetan. Alde horretatik ere merezi du irakurraldi bat artikuluak.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">EHUko Ander Goikoetxea P\u00e9rez eta Udane Goikoetxea Bilbao irakasle eta ikertzaileek, &lt;&lt;K<\/span><\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\"><i>azetaritza parte-hartzailea, komunitarioa eta alternatiboa Euskal Herrian&gt;&gt; <\/i><\/span><\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">idatzi dute<\/span><\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\"><i>. <\/i><\/span><\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Lehen aipatzen genuen desinformaziorako eta mesfidantzarako joeraren aurrean gertuko hedabideek duten garrantzia agertzen da bertan.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Hirugarren artikuluak ere lotura estua dauka aurreko biekin, berdintsu arnasten du eta, gainera, sendotu egiten du Ipar Euskal Herriko irratien presentzia aurtengo alean. Xalbat Alzugaray Etxeberri kazetariaren <\/span><\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\"><i>&lt;&lt;Uhin herrikoietatik, uhain sozialera: Korrikaren zuzeneko segipenaren garrantzia Ipar Euskal Herriko irratietan&gt;&gt; <\/i><\/span><\/span><\/span><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">azterlana oinarrituta dago EITB saria irabazi duen izen bereko Master Amaierako Lanean.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">EHUko Arantza Gutierrez eta bere taldeak emakumeek albisteetan eta komunikabideetan duten presentzia eta rola neurtzen du bere artikuluan. Hego Euskal Herriko hedabideetan emakumeek duten presentzia handiagoa da nazioartekoetan dutena baino eta enpresetan ere gero eta emakume gehiago daude informazioa lantzen.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Eta argitalpena ixten duen artikuluan Libe Mimenza Castillo, Josu Amezaga Albizu eta Ane Martinez Juez Behategiko eta EHUko NOR Ikerketa Taldeko kideek herri ekimeneko euskarazko hedabideen web trafikoaren analisia egiten dute.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: medium;\">Guztira, 13 artikulu eta 26 partehartzaile; denak sarean daude irakurgai, webgune honen <a href=\"https:\/\/behategia.eus\/eu\/argitalpenak\/\"><em>Argitalpenak<\/em><\/a> atalean..<\/span><\/span><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Hedabideen Urtekaria 2025-2026 argitaratu du Behategiak, eta aurten aurkezpena Euskal Irratien egoitzan egin du, Uztaritzen. Euskal irratiek presentzia nabarmena dute aurtengo alean. Azken urtean emandako urratsak (irratien elkartea indartzen, webguneak berritzen, estrategia digitala diseinatzen&#8230;) eta DAB+ sistemaren aurrean daukaten erronka nabarmentzeko moduko gaiak dira. Hori da, berez, Euskal Hedabideen Behategiak argitaratzen duen Urtekariaren zeregin&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":24509,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-24508","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-2","description-off"],"acf":[],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24508","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24508"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24508\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24515,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24508\/revisions\/24515"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24509"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24508"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24508"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24508"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}