{"id":1339,"date":"2019-04-29T21:27:59","date_gmt":"2019-04-29T20:27:59","guid":{"rendered":"https:\/\/behategia.eus\/?p=1339"},"modified":"2019-04-29T21:27:59","modified_gmt":"2019-04-29T20:27:59","slug":"euskal-hedabideen-urtekaria-2018","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/behategia.eus\/en\/euskal-hedabideen-urtekaria-2018\/","title":{"rendered":"Euskal Hedabideen Urtekaria 2018"},"content":{"rendered":"<p>Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu du Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egindako agerraldian. 2015ean Behategia sortu zenetik hona argitaratzen den laugarren urtekaria da 2018koa eta aurkezpenean Behategiko koordinatzaile Libe Mimenzak ez ezik, urtekarirako artikulu desberdinak idatzi dituzten zenbait irakasle eta ikertzailek ere parte hartu dute. Zehazki, Arantza Gutierrez, Itxaso Fernandez eta Edorta Arana UPV\/EHUko irakasleek parte hartu dute agerraldian, hala nola, Codesyntaxeko Josu Azpillagak eta Elhuyarreko Xabier Saralegik.<\/p>\n<p>Hasteko, Behategiko koordinatzaileak aurtengo urtekariak \u201cpremiazkoak diren hainbat eztabaidagai eta horiek ahalbidetzeko azterketak\u201d dakartzala azaldu du eta jarraian liburukiak biltzen dituen hogeita hiru egileren 13 lanen mamia laburbiltzeari ekin dio.<\/p>\n<p>Lehen idazkian, \u00abUrteak eman duenari begiratu orokorra\u00bb kronikan, Igor Astibia Teiletxeak, HEKIMEN Euskal Hedabideen Elkarteko koordinatzaileak, iazko gako nagusiak errepasatu dituela azaldu du. Artikuluan, besteak beste, kazetaritzaren aurkako erasoez mintzo da eta komunikazioaren esparruan gailendu diren joera orokorrak ere aletu ditu.<\/p>\n<p>Bigarren lana 2018an jendarteratutako euskarazko komunikabide berri eta berritzaile bati dagokiola gehitu du: \u00ab<em>Ttap <\/em>aldizkaria: estrategia oso baten partea\u00bb. Mugikorretarako pentsatutako <em>app <\/em>honen nondik norakoak kontatzen ditu produktuaren argitaratzaile den Aldizkari Digital Multimediak SLren presidenteak, Jone Guenetxea Arrindak.<\/p>\n<p>Mimenzak azaldu duenez, hirugarren artikuluan, inoiz egin den euskararen aldeko mobilizazio handienean jarri da arreta. Ziortza Alvarez Gandiagak, UPV\/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Soziologiako laugarren mailako ikasleak sinatu du \u00abEuskaraldiaren presentzia euskal komunikabideetan\u00bb lana.<\/p>\n<p>\u201cArtikulu luzeagoen atala irekitzen du laugarren lanak, hain zuzen, kazeta kontsumo azkarreko garaiotan eduki luzeek duten espazioa eta izaera marrazteko\u201d gehitu du Behategiko koordinatzaileak . UPV\/EHUko HGH ikerketa taldeko Udane Goikoetxea Bilbao, Imanol Murua Uria eta Txema Ramirez de la Piscina Mart\u00ednezen lana da \u00abArnasa luzeko kazetaritza euskal hedabideetan: egungo esperientziei errepasoa\u00bb.<\/p>\n<p>Bosgarren lana osatzeko ibilbide profesional osoan Maria Gonz\u00e1lez Gorosarrik xehe ikertutako auzia dakarrela azaldu du Mimenzak: euskal kazetagintzaren kalitatea. UPV\/EHUko HEKA ikerketa taldeko kideak \u00abTokiko astekarien kalitatea\u00bb lanean aztertu ditu <em>Alea<\/em>, <em>Anboto<\/em>, <em>Goiena <\/em>eta <em>Guaixe <\/em>hedabideen indarguneak eta ahuleziak.<\/p>\n<p>Behategiko koordinatzaileak azaldu duenez, \u201churrengo bi lanek genero begirada dakarte\u201d. Alde batetik, UPV\/EHUko Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan ikerketa taldeko Arantza Gutierrez Paz eta Itxaso Fernandez Astobizak \u00abEmakumeen presentzia eta ahotsa tokiko euskal prentsaren iritzi-foroetan: artikulu-motak, sinatzaileen soslaia eta gaiak\u00bb lana osatu dute. Bestetik, Elhuyar Fundazioko Testu Meatzaritza zerbitzu-lerroko arduradun den Xabier Saralegi Urizarrek osatu du \u00abEuskal Herriko prentsa digitalean emakumezkoek zenbateko presentzia duten kuantifikatzen testuen meatzaritza baliatuta\u00bb artikulua. Bi begirada osagarri eta ikerketa-mota berriak abiatzeko metodologia berrikuntza bat.<\/p>\n<p>\u201cZortzigarren lanak zabaltzen du urtekari honetako bigarren kutxa: Internet\u201d zehaztu du Mimenzak. Lehenik, Deustuko unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko Xabier Landabidea Urrestik kazetarien bizipenak jaso ditu \u00abEuskarazko hedabideak eta Internet profesionalen perspektibatik: egunerokotasuna, kontsumoa eta erreferentzialtasuna\u00bb lanean. Ondoren, CodeSyntax enpresako Josu Azpillaga Labaka eta Mikel Lizarralde Asurmendik dakarten \u00abHekimen elkarteko webguneen audientzia digitalen analisia 2018\u00bb azterketan, iazko urteko gorabehera digitalak zehazten dituzte; eta kapitulua ixten du Behategiko koordinatzaileak berak idatzitako \u00abEuskarazko komunikabideak Facebook sare erraldoian 2018\u00bb lanak.<\/p>\n<p>Jarraian azaldu duenez, hamaikagarren eta hamabigarren artikuluek, berriz, hartzaileengan jartzen dute arreta. Nork kontsumitzen ditu euskal hedabideak eta zenbat gara hartzaileak? Galdera horri erantzun dio UPV\/EHUko NOR ikerketa taldeko Josu Amezaga Albizuk \u00abEuskarazko komunikabideen audientziak: ikuspegi historikoa\u00bb lanean, eta CIESeko datuen azterketaren bidez emandako erantzunarekin bat galdera berriak jarri ditu mahai gainean. Bestalde, gaur egungo gazteen kontsumo ohiturak ziztu bizian aldatzen ari direla kontuan hartuta, horiek behatzean jarri dute arreta \u00abUnibertsitateko ikasleen ikus-entzunezko kontsumoa\u00bb azterketan. Besteak beste, UPV\/EHU eta EITBren arteko Applika ikerketa proiektuko kide diren Edorta Arana Arrieta, Itziar Azpeitia Iruretagoiena, Rebeka Garai Basterretxea eta Bea Narbaiza Amillategik eta Eusko Jaurlaritzaren Ikasiker deialdiko bekadun Edurne Benito del Valle Fernandez, Leire Lasa Goiri eta Gaizka Sanchez Saavedrak osatu dute lana.<\/p>\n<p>Azkenik, aurtengo urtekariko azken lana DIGITAROn, Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarrean, HEKA ikerketa taldeko Jexuxmari Zalakain Garaikoetxeak eskainitako sarrera-hitzaldiko testu argitaragabea dela argitu du Mimenzak, \u00abEuskarazko medioak Euskal Prentsa gertakizunaren argitan\u00bb.<\/p>\n<p>Amaitzeko, agerraldira bertaratu diren egileetako batzuk labur labur beren lanen ingurukoak azaldu dituzte eta urtekarian jasotako lanak irakurri eta baliatzera gonbidatu dituzte hedabideak ezezik, interesa duten herritarrak.<\/p>\n<p>Urtekari osoa ondorengo loturan irakur liteke &gt;\u00a0\u00a0 <a href=\"https:\/\/behategia.eus\/txostenak\/urtekariak\">https:\/\/behategia.eus\/txostenak\/urtekariak<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: right;\">Donostian, 2019ko apirilaren 30ean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu du Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egindako agerraldian. 2015ean Behategia sortu zenetik hona argitaratzen den laugarren urtekaria da 2018koa eta aurkezpenean Behategiko koordinatzaile Libe Mimenzak ez ezik, urtekarirako artikulu desberdinak idatzi dituzten zenbait irakasle eta ikertzailek ere parte hartu dute. Zehazki, Arantza Gutierrez, Itxaso Fernandez eta Edorta Arana UPV\/EHUko irakasleek&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1340,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[2],"tags":[121,146],"class_list":["post-1339","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","tag-euskal-hedabideen-urtekaria","tag-urtekaria-2018","category-2","description-off"],"acf":[],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1339","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1339"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1339\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1341,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1339\/revisions\/1341"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1340"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1339"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1339"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1339"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}