{"id":1289,"date":"2017-12-07T16:01:31","date_gmt":"2017-12-07T15:01:31","guid":{"rendered":"https:\/\/behategia.eus\/?p=1289"},"modified":"2017-12-13T19:35:11","modified_gmt":"2017-12-13T18:35:11","slug":"euskal-hedabideen-behategira-batu-da-udako-euskal-unibertsitatea-ueu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/behategia.eus\/en\/euskal-hedabideen-behategira-batu-da-udako-euskal-unibertsitatea-ueu\/","title":{"rendered":"Euskal Hedabideen Behategira batu da Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: left;\">Euskal Hedabideen Behategiak <a href=\"https:\/\/behategia.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/12\/urtekaria2017-WEB.pdf\">2017ko Urtekaria<\/a> aurkeztu du gaur, Durangoko Azokan, amaitzen ari den urtean komunikazioaren inguruan gertatutako aldaketen kronika eta begirada sakona. Aurkezpenaren aurretik, kide berri bat batu zaio Behategiari: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). UPV\/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak osatu dute, gaur arte, Behategia, Hekimen elkartearekin batera.<\/p>\n<p>Ekitaldian lau unibertsitateetako errektoreak eta arduradunak izan dira: Nekane Balluerka (UPV\/EHU), Jose Maria Guibert (Deustuko Unibertsitatea), Vicente Atxa (MU) eta I\u00f1aki Alegria (UEU); baita Behategiko koordinatzailea eta Hekimen Elkarteko zuzendaria ere, Libe Mimenza eta Alberto Barandiaran. Halaber, hedabideetako ordezkariak eta unibertsitateetako ikerlariak. Udako Euskal Unibertsitateak Behategiarekin bat eginda, ikerguneak bultzada berria jaso du euskal hedabideen jarduna aztertu eta ikerketa bultzatzen jarraitzeko. Hain zuzen ere 2018ko urtea giltzarri izango da sektorearentzat ikerketaren alorrean. <a href=\"http:\/\/datutegia.behategia.eus\/\">Euskal hedabideen Datutegia<\/a>ren bidez, Behategiak inoizko datu funtsik handiena jarri du ikerlarien esku, eta sektoreak etorkizunari begira egin nahi duen gogoetarako ezinbesteko tresna izango da hedabideentzat ez ezik, unibertsitateetako ikerlarientzat eta administrazioentzat ere.<\/p>\n<h2>Kronika landua eta sakona<\/h2>\n<p>2017an komunikazioaren alorrean gertatutako aldaketen kronikak abiatzen du Urtekaria, Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak egindako berrikuste periodistiko baten bidez. Kazetagintzak jasandako zentsura eta kontrol erasoak hizpide, mugarik gabe hazten ari diren Interneteko kazetaritza ereduak aztertu dira artikuluan. Komunikazio-espazioen eraketaz hausnartzeko bi artikulu dakar, halaber, Urtekariak. Alde batetik, Mondragon Unibertsitateko HEZIKOM ikerketa taldeko Eneko Bidegain Airek, Andres Gostin Elorzak eta Aitor Zuberogoitia Espillak \u00abIkus-entzunezko Kontseiluaren eragina komunikazio-espazioaren eraketan: begirada bat Kataluniari\u00bb lana sinatu dute. UPV\/EHUko NOR ikerketa taldeko Josu Amezaga Albizuk, beste alde batetik, \u00abAurrera begira jarrita: komunikazio estrategia bat behar dugu\u00bb lana proposatu du, etxe barrura begira egin beharreko gogoetarako abiapuntua izateko proposamena.<\/p>\n<p>Gaindegiako Imanol Esnaola Arbiza eta Asier Otxoa de Retanak \u00abTokiko hedabideen ingurumari sozioekonomikoa, egoera eta balizko bilakaera\u00bb artikulua sinatu dute, xehe- xehe deskribatuz komunitate gero eta komunikatuagoetara doan jendarte honetan tokiko komunikabideek dituzten erronkak. UPV\/EHUko HGH ikerketa taldeko Amaia Alvarez Berastegi, Alazne Aiestaran Yarza, Beatriz Zabalondo Loidi, Antxoka Agirre Maiora eta Txema Ramirez de la Piscina Martinezek \u201cEuskarazko eta katalanezko hedabideen joera berritzaileak\u00bb aztertu dituzte, <em>Berria, Argia, Goiena, Ara, El Punt Avui<\/em> eta <em>Vilaweb<\/em> oinarri hartuta.<\/p>\n<p>Komunikazio eredu digitalean barrena, bi artikulu. Alde batetik, CodeSyntax enpresako Josu Azpillaga Labakak eta Mikel Lizarralde Asurmendik sinatutako \u00abHekimeneko webguneen trafikoaren analisia\u2028Hekimen Analytics tresna oinarri\u00bb, euskarazko komunikabideen Interneteko jardunaren nolakotasuna argitzeko: saio kopurua, saioen sakontasuna, trafiko iturriak, gailuen alderaketa, mugikorren indarra eta beste. Bestetik, \u201cEuskarazko komunikabideak Facebook sare erraldoian\u00bb lanean, Behategiko koordinatzaile Libe Mimenzak euskarazko hedabideek sare sozial horretan dituzten ezaugarriak aletu ditu. Azkenik, EiTBko ikerketa saileko arduradun Rebeka Garai Basterretxeak eta UPV\/EHUko NOR ikerketa taldeko kide Edorta Arana Arrietak elkarrekin idatzitako artikuluan telebista da protagonista. \u00abAdinak eta euskarak telebista ikusteko ohituretan daukaten eragina\u00bb lanak egungo euskarazko audientziaren profila ezagutzeko ahalegina dakar, hain zuzen ere horixe baita lehen urratsa euskarazko emisioen audientzia zabalagoa eskuratzeko.<\/p>\n<p>Urtekaria Durangoko Azokan bertan eskura daiteke, euskal hedabideen erakusmahaietan, eta baita <a href=\"\/?page_id=292\"><em>Behategia.eus<\/em> atarian<\/a> ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Hedabideen Behategiak 2017ko Urtekaria aurkeztu du gaur, Durangoko Azokan, amaitzen ari den urtean komunikazioaren inguruan gertatutako aldaketen kronika eta begirada sakona. Aurkezpenaren aurretik, kide berri bat batu zaio Behategiari: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). UPV\/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak osatu dute, gaur arte, Behategia, Hekimen elkartearekin batera. Ekitaldian lau unibertsitateetako errektoreak eta arduradunak izan&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1291,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[2],"tags":[126,124,58,41,125,27,121,122,78,46,63,59,123,116,60,120],"class_list":["post-1289","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","tag-areto-nagusia","tag-aurkezpena-durangon","tag-deustuko-unibertsitatea","tag-durangoko-azoka","tag-durangoko-azoka-2017","tag-euskal-hedabideak","tag-euskal-hedabideen-urtekaria","tag-euskal-herria","tag-euskarazko-hedabideak","tag-hekimen","tag-komunikabideak","tag-mondragon-unibertsitatea","tag-udako-euskal-unibertsiatea","tag-ueu","tag-upvehu","tag-urtekaria-2017","category-2","description-off"],"acf":[],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1289","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1289"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1289\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1301,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1289\/revisions\/1301"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1291"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1289"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1289"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/behategia.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1289"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}