Mahai-ingurua sarean: «Emakumezkoak euskal prentsan: zenbat gara?»

«Emakumezkoak euskal prentsan: zenbat gara?» izenburupean pasa den azaroaren 21ean, Martin Ugalde Foroan, egindako mahai-ingurua da honakoa. Bertan parte hartu zuten hizlari bezala EHUko Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan ikerketa taldeko Arantza Gutierrez Paz eta Itxaso Fernandez Astobizak, eta Elhuyar fundazioko Testu Meatzaritza zerbitzu-lerroko arduradun Xabier Saralegi Urizarrek, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile den Libe Mimenza Castilloren gidaritzapean.…

Emakumezkoak euskal prentsan: zenbat gara?

Komunikabideek munduaren berri ematen digute, baina den bezala agertzen ote digute errealitatea? Hau da, emakumeek gizartearen erdia osatzen dute, baina neurri berean ote da hori ikusgarria hedabideetan? Non ageri dira emakumezko gehiago euskal prentsan? Politika gaietan, kultur orrietan, gizartearen gorabeherak jasotzen dituzten ataletan, kiroletan agian, edo iritzi foroetan? Galdera horiei erantzungo diete, besteak beste, EHUko…