«Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan» uda ikastaroa

EHUko uda ikastaroen baitan antolatu dugu «Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan» gogoeta. Euskal Hedabideen Behategiak antolatutako bi eguneko hausnarketa proposamena da, HEKIMEN eta NOR Ikerketa Taldearekin batera diseinatua. Izena emateko bi modalitate daude: presentziala edo online zuzenean. Azken lau hamarkadetan aurrerapen handiak izan dira euskarazko komunikazioaren eremuan: euskara hutsezko lau aldizkari eta tokiko irrati bat izatetik,…

«Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta» ikastaroa

«Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta» UEUren ikastaroan izena emateko azken egunak izango dira aste honetakoak; beraz, eman begiratu bat egitarauari, gorde datak, eta eman izena ziztu bizian! Euskarazko komunikazioaren ekosisteman parte hartzen duten komunikabideei erreparatzeko mintegi esploratzaile bat proposatzen dizuegu. Bertan, hiru dinamizatzaile gonbidatu izango ditugu gurekin Euskarazko Hedabideen Behategiaren Datutegiak lanketa eta…