(EUSKARAZ) KLIK EGINEZ ILUSTRATZEN GARA

Libe Mimenza Castillo — NOR Ikerketa Taldea, EHU   2020ko lehen hiruhilabetekoa historia liburuetara igaroko da COVID-19 gaitzaren nondik norakoekin. Zenbakiak nagusituko dira —hildakoak, kutsatuak, egunak edo kurba logaritmikoak—. Irakurketa estatistiko sarri kontraesankorren dialektikan katramilatuko da errealitatea disekzionatzeko ariketa. Errelato horretan aipatuko dira besteak beste big data, bigilantzia masiboa, askatasunez mugitzeko eskubidearen amaiera, inteligentzia artifiziala,…